Helbide fiskala Lizarran duten ibilgailu elektrikoen titular diren pertsona eta entitateek %20 murriztu ahalko dute Udalak autobus-geltokiaren ondoan paratutako udal zutoinetan egiten diren kargen prezio publikoa. Kargatze horiek laster martxan jartzea espero da.
Horretarako, Udalak datorren asteazken honetan, ekainaren 24an, irekiko du Udalaren titularitateko karga-posteen erabilera arautzen duen ordenantzan aurreikusitako %20ko hobaria eskatzeko epea. Horretarako, izapide bat egin beharko da Egoitza Elektronikoan, esteka honetan: https://sedeelectronica.estella-lizarra.com/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=10799
Egoitza fiskala Lizarrako udal mugapean duten pertsona fisiko edo juridikoen ibilgailuei zuzenduta dago neurri hau, mugikortasun jasangarria sustatzeko eta herritarren eta tokiko enpresa-sarearen artean emisio txikiko ibilgailuen erabilera bultzatzeko.
Gaur egun, 22 kW-eko edo hortik beherako potentzia duen karga erdi-azkarreko zerbitzu honetarako ezarritako prezio publikoa 0,30 euro izanen da kilowatt-orduko (kWh), eta zenbateko hori urtero eguneratuko da ordenantzan ezarritakoaren arabera.
Udalaren kargatze-zutoinak ‘Navarra te recarga’ mugikorretarako aplikazioaren bidez soilik erabiliko dira, udal araudian ezarritako erabilera-baldintzei jarraikiz. Zutoinak laster martxan jartzea espero da, enpresak sare elektrikorako konexioa laster guztiz amaitzen duenean.