Gaur, abuztuak 31, Elkartasunaren Nazioarteko Egunean, Estella-Lizarrako Udalak behartsuenen aldeko elkartasun ikuspegitik lan egiten duten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeen lana goraipatu nahi du.
Hori dela eta, spot bideo bat egin dugu, Lizarra Harrera Hiria elkarteak aurreko festetan Solidary Wheels-i laguntzeko egindako ekimen solidarioa ospatzeko: kalejira bat eta, ondoren, elkartasun bazkaria.
Bideo spot honen bidez islatu nahi dugu Lizarran, bai herritarrek, bai gizarte-eragileek, Udalak eta elkarteek gizarte solidarioagoa eta elkartuagoa eraikitzeko konpromisoa dugula guztiok, kultura- eta eskuzabaltasun-izaera dugula ospatzeko, eta guztiok harmonian aniztasunaz gozatzeko.
12 urtera arte doakoak dira, baina izena ematea ere beharrezkoa da. 13 urtetik aurrera 5 euro balio dute eta Hodeilargi elkarteari emanen zaizkio oso-osorik. Hitzordua abenduaren 31n izanen da, 11:00etatik aurrera, Koroatze plazan
Estella-Lizarrako Udalak eta Elikagaien Bankuak lehen aldiz sinatu dute hitzarmen bat hirian elikagaiak doan hornitzeko, biltegiratzeko eta banatzeko jarduera finantzatzeko. H...
Azken bi asteetan haurrentzako tailer artistiko bat egin da, Estellla-Lizarrako Udaleko Migrazio Arloak antolatuta. 4 eta 12 urte bitarteko haurrek hartu dute parte. Gina Mada...