2025eko urtarrilak 27

Estella-Lizarrako 3.857 bizilagun, 50 eta 69 urte bitartekoak, Koloneko Minbizia Prebenitzeko Programaren kanpaina berri batean sartuta

Diagnostiko goiztiarrak duen garrantziagatik, test bat egitera gonbidatuko dira

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak Koloneko Minbizia Prebenitzeko programaren kanpaina berri bat jarri du martxan Lizarrako Oinarrizko Eremuan. Programa hori Nafarroan garatzen da 2014tik, tumore horrek eragindako intzidentzia eta hilkortasuna murrizteko helburuarekin.

Oraingo honetan, Estella-Lizarrako 3.857 pertsona (2.013 emakume eta 1.844 gizon), 50 eta 69 urte bitartekoak, sartu dira kanpainaren barruan. Kanpaina laster hasi eta maiatzaren 12an amaituko da.

Pertsona horiei guztiei, posta bidez, test bat egiteko aukera eskainiko zaie, gorozkietan ikusten ez den odolik dagoen zehazteko. Horrek tumorea edo lotutako arrisku-patologiaren bat dagoen susmoa eragingo luke (nahiz eta kasu guztietan ez den baieztatzen).

Minbizi hau Nafarroan gehien diagnostikatzen den tumorea da eta minbiziagatiko bigarren heriotza kausa bezala agertzen da gizonezkoetan eta lehena emakumezkoetan, horregatik da garrantzitsua test hau egitea. Izan ere, proba sinple honekin eta detekzio goiztiar batekin pronostikoa nabarmen hobetzen da.

Aurreko txandan, Lizarran deitutako pertsonen % 74,62k egin zuen testa, emakumeen % 77,55ek eta gizonen % 71,40k.

Adin tarte horretako pertsonaren batek ez badu gonbidapena jaso datozen asteetan, gomendagarria da programarekin harremanetan jartzea, etxeko datuak egiaztatzeko (848 423498 telefonoa).

Informazio gehiago, webgunean: https://cancercolon.navarra.es/eu/web/cancercolon/hasiera

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba