2023ko irailak 5

Heldu da igande honetan Espainiako Itzulia

Espainiako Itzuliaren hamabosgarren etapa datorren igandean, irailaren 10ean, izanen da Lizarran. Hiria 14.48tik 14.56ra zeharkatuko du, gutxi gorabehera, antolatzaileen kalkuluen arabera.

Pelotoia Villatuertatik iritsiko da Fortunato Agirre tunelean barna, eta Frai Diego (ibilgailuak kenduko dira), Azukareroko zubia, Sortzez Garbiaren pasealekua eta Deierri etorbidea zeharkatuko ditu, Abartzuzarako bidean. Handik gutxira, karabana ere iritsiko da Foruen plazara.

Etapa Iruñean hasi eta Lekunberrin bukatuko da.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba