2022ko martxoak 18

14 pertsona Merkataritza eta Logistikako PIFEn trebatu dira Lantegi Eskolan, eta bi pertsonak lortu dute lana ikastaroa amaitu bezain laster

Gaur bukatuko dira praktikak inguruko zortzi enpresatan

Foto noticia

Gaur, ostirala, abenduaren 13tik aurrera Estella-Lizarrako Lantegi Eskolan egin diren Biltegiko Jarduera Osagarrien PIFEa bukatuko da. 14 pertsona trebatu dira aste hauetan Merkataritza eta Logistika arloan lan egiteko. Horietatik 10ek enpresetan praktikak egin dituzte eta bik dagoeneko enplegua lortu dute.

PIFEa (Prestakuntza eta Enpleguko Proiektu Integratua) Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako programa da eta Udaleko Enplegu, Migrazio eta Kultur Aniztasunaren Arloak jarri zuen abian.

Guztira 250 prestakuntza-ordu eta lan-orientazioko ordu izan dira, profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko, eta, horrez gain, prestakuntza osagarria eta ezinbestekoa (arriskuen prebentzioa, alfabetatze digitala, gaitasun nagusiak edo berdintasuna).

Ikasleek, gainera, eskorgak eta metagailua erabiltzen dituztela egiaztatzen duen txartel profesionala lortu dute. Profil horrek eskaera handia du ekoizpen-sektore guztietan, eta zeregin hauek egiten ditu, besteak beste: inbentarioak, egindako eskaerak betetzea eta salgaiak egokitzea, kargak eskorga jasotzaileekin manipulatzea…

Prestakuntza moduluak gaindituta, hamar lagunek egin dute praktiketako modulua eskualdeko zortzi enpresatan: Cebi Electromechanical Components Spain S.A., Embega S.Coop, Essity Operations Allo S.l., Estella Print Lomesa S.L, Granja Legaria S.A., Licores Dz, Mainate eta Suministros Monjardín S.A. Laseme Lantegi Eskolarekin ere elkarlanean aritu da, eta elkarteko kide diren enpresei ikasleak izateko aukera eman die bertan praktikak egiteko.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba