Nafarroako Errege-Erreginen jauregia
Monumentuak
XVIII. mendetik Egako Granadako Dukeen jauregia ere esaten zaiona, Nafarroako erromaniko zibilaren adibide bakarra da. Eraikin ederra XII. mendearen bigarren erdialdean eraikia, fatxada nagusia bi solairutan antolatzen du, harlanduzko obra onetan eginikoak. Beheko gorputza, kale mailan, lau arku zabalekin zabaltzen da, hormari atxikitako zutabeek alboetan dituztenak, kapitelek landare-dekorazioa eta dekorazio historiatua daukate. Ezkerraldean forma lirainetako irudi batzuk agertzen dira, zeinek Karlomagnoren paladinaren, Errolan, eta Ferragut erraldoiaren arteko borrokaren pasarte bat kontatzen duten. Abakoan dauden hizkiek pertsonaiak identifikatzen dituzte, “Pheragut”, “Rollan”, “Martinu me fecit”, “de Logroño”, Martinus izan zen lan horiek egin zituen artista. Bigarren solairua galeria batek zabaltzen du, hutsuneen erritmo segaila sortzen duena. Solairu horrek ere alboetan erdi-zutabeak ditu, eskuin aldeko kapitela figuratiboa da, bertan harrokeria, zikoizkeria eta lizunkeriaren bekatuekin zerikusia duten irudiak daude, ekialdeko alegien elementuak erabiliz. Multzo osoa bukatzen da San Martin plazarantz hirugarren solairu batekin, galeria bat adreiluz egina, arku bikoiztutako arkuteriarekin, XVIII. mendean egina. XIX. mendearen erdialdetik 1951 arte Lizarrako Barruti Judizialaren presondegia izan zen. 1991 urtetik Museo izateko egokitu zen, Gustavo de Maezturen (1887-1947) pintura-ondarea horien geletan barne hartzen du.