Jolas-oporrak

Estella-Lizarrako Udaleko Jolas-oporrak programa, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak programatzen duena, uda honetan itzuliko da eta, gainera, 2019an baino plaza gehiagorekin.

Zer dira Jolas-oporrak?  

Jolas-oporrak programa udal zerbitzu bat da, eta horren bidez neska eta mutilen garapen integrala sustatzen duen esparrua sortzen da, jarduera ludikoaren erabilera udaldian bultzatuz baliabide hezitzailea eta sortzailea izan dadin.

Esparru honek bizipen ludikoak sustatzen ditu, emaitza positiboekin haurrentzat, familientzat eta komunitateentzat. Segurua da, adin bakoitzak berezko dituen interes eta gaitasunerako egokia. Haurrendako topagunea da, neska eta mutilen garapen integralean eragina duena.

Tokia eta ordutegiak:

Jolas-oporrak programa Remontival Ikastetxe Publikoan eta San Benito Kulturagunean eginen da. Zerbitzua zabalik egonen da 08:30etik 14:00etara bitarte. Bi ordu izanen ditu sartzeko (08.30 eta 9.00) eta beste bi irteteko (13.30 eta 14.00).

 

Iraunaldia:

Ekainaren 29tik irailaren 4ra (uztailaren 31tik abuztuaren 7ra izan ezik).

 

Prezioak:

  1. adingabea        2. adingabea  3. adingabetik aitzina
Astea40 €30 €20 €

 

Adinak:

Ikasturte honetan  1. Haur-hezkuntza eta 6. Lehen-hezkuntza bitartean egin duten haurrak, biak barne.

 Leku kopurua:

42 plaza 4 taldetan adinaren arabera banaturik.

Izena non eta noiz eman:

Ekainaren 8tik 11ra, Estella-Lizarra, Muniain, Morentin eta Aberin herrietako adingabeen izena eman ahalko da. Ekainaren 12an onartuen zerrenda eginen da. Ekainaren 15etik matrikula eta ordainketa gauzatuko dira. Gainera, egun horretatik aitzina gainerako herrietako interesatuek izena eman ahalko dute, hutsik gelditzen diren plazen arabera.

 

Izena emateko prozedura:

  1. Izen emateko fitxa betetzea (OGZan hartu ahalko da edo udaleko web-gunetik deskargatu).
  2. Fitxa OGZan eman (posta elektronikoaren bidez servicio.social@estella-lizarra.com edo aurrez aurreko hitzordua erreserbatuz 948548223 telefonoan) eskaturiko gainerako dokumentazioarekin batera: Familiaren baimena eta Segurantza Sozialaren txartelaren fotokopia.
  3. OGZtik harremanetan jarriko gara eskatutako plaza konfirmatzeko.
  4. Plaza onartu ondoren, eta izen-ematea gauzatzeko, OGZak ordainagiria prestatuko du. Ordainagiria bertan jaso ahal izanen da (aurretik hitzordua eskatuta) edo posta elektronikoaren bidez.
  5. Ordainagiria bankuan ordainduko da.
  6. OGZan ordainagiria emanen da (aurrez aurre edo posta elektronikoaren bidez), beti inskribatu den astearen aurreko ostegunean.

 

Argibide gehiago 948 548232 telefonoan (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara) eta udaleko web-gunean.

Zer eskaintzen diegu familiei?

  • Argibidea emanen diegu programa garatzeko sortutako esparrutik kanpo eginen diren irteera guztien inguruan, beharrezko den materialari buruzkoa, biltokiei eta ordutegiei buruzkoa aldatzen badira, etab.
  • Argibidea emanen diegu seme-alabak zerbitzuan duen portaerari buruz, baita horren parte-hartze mailari buruz ere.
  • Seme/alabek egiten dituzten jarduerei buruzko informazioa emanen dizuegu.
  • Gaixotasuna edo istripua izanez gero berehala jarriko da harremanetan gurasoekin.
  • Edozein unetan gurasoen eskaerak hartuko dira, seme-alabarekin egiten den lana eta harremana hobetzeko.
  • Eskola-laguntza jasotzeko aukera, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez.

 

Zer eskatzen zaie gurasoei?

OHARTARAZTEA:

  • Izen-emateko fitxan zehazten den adingabea jasoko duen pertsona aldatzen bada. Bi eratan egin daiteke abisua: lehenbiziko orduan, adingabearekin joaten denean, edo telefonoz deituta haurra hartu baino lehen, 948548223.
  • Adingabea beranduago joan behar bada edo lehenago hartu, gaixotasuna, hitzordu medikua edo larrialdia dela eta.
  • Inskribaturik dagoen egunen batean huts egin behar badu.

 

ARGIBIDEA EMATEA:

  • Jarduera egiteko adingabearen parte-hartzean eragina izan dezakeen edozein inguruabarrari buruz.
  • Covid19rekin zerikusia duen edozein gertakariaren aitzinean, programaren arduradunei ahalik eta lasterren ohartaraztea eskatzen dugu.

HONAKOA ARGI ETA GARBI GERATU BEHAR DA:

  • Fitxak ahalik eta osatuen izan behar du, arreta ona eman ahal izateko.
  • Baimen agirian ematen diren datuak isilpekoak eta seguruak dira eta ez dira programa ez den beste helburu baterako erabiliko.
  • Bideoaren filmatzea edo ateratzen diren argazkiak bakar-bakarrik jolas-oporretarako zerbitzuak edo antzekoek erabiliko dituzte (programa zabaltzeko, memoriarako, jardueretako erakusketarako…) Udalaren aldetik.
  • Behin inskripzioa eman ondoren ezin izanen da data-aldaketarik egin.

Dokumentua deskargatzeko:

Informazioaizena, ematea eta baimena

Volver arriba