Hilobi Santuaren Eliza

Monumentuak

Hilobi Santuaren ElizaCurtidores kalean kokatuta 1881 urtean parrokia izateari utzi zion, horrela bere altzariak beste eliza batzuk apaintzera igaro ziren, San Pedro Ruakoa esaterako. Hiru nabeetako eliza izateko pentsatuta, bakarrik Ebanjelioaren nabeak du zirkuluerdi-forma, erromaniko berantiarraren berezkoa, hau da, XII. mendearen bukaera. XIV. mendean, estilo gotikoaren barnean, elizari itxura monumentalagoa ematea saiatu zen bi abside pentagonal eraikiz, baina nabe nagusiarena bakarrik eraiki zen eta portada Ebanjelioaren nabean. Portada nabarmentzen da, XIV. mendeko lehenbiziko erdialdeko lana, estilo gotikokoa, eragin frantziar agerikoa duena.

Portada hau garaipen-arku handi bat balitz burutu zen, oso txaranbeldua, goiko aldean albo banatan arku txikien galeria bat dago, arku horiek mukulu biribileko eskulturak hartzen dituzte egikera ezberdinekoak. Portada berak dekorazio historiatu aberats bat dauka tinpanoan, non Kristoren pasioa, heriotza eta berpizkundea kontatzen baita. Tinpano hori hiru erregist rotan dago banatuta, lehenbizikoak azken afaria irudikatzen du. Bigarren erregistroan ikus dezakegu Kristoren Berpizkundearen hiru eszena (hiru Mariak Hilobian, jaitsiera linbora eta Kristo berpiztua Maria Magdalenari agertzen zaio). Erregistro hauek amaitzen dira Kristo gurutziltzatuaren irudikapen batekin. Tinpanoaren gainean banda bertikal bat dago aingeru batzuekin Pasioaren musika-tresnak eramaten dituztenak

Volver arriba