Gobernadorearen jauregia

Monumentuak

Estella-Lizarrako gainerako eraikin zibilak ez bezala, eraikuntza honetan gailentzen den estruktura-antolamendua horizontala da. Apaltasun nabarmena duen eraikina da. Eskultura-apainketarik ez dago, armarri heraldikoak izan ezik. Eraikuntza altxatu zen harrizko zokalo baten gainean, eta horren gainean adreiluan eraiki zen, leihoetako eta ate nagusiko markoak izan ezik, harriekin egin baitziren, horrela polikromia jolas bat sortuz, Madrileko Austriako Etxearen berezko arkitekturaren eredura. Balkoiko ateburuaren gainean, fatxadako ardatz nagusia kokatzen duena, armarrien artean 1613 data kokatzen da. Eraikinak El Escorial monasterioko kutsu handia dauka eta hori barne aldeko patioan nabarmentzen da, bi altuerak ditu toskanar motatako zutabe xumeek eusten dituztela.

Volver arriba