Pribatutasun-abisua

PRIBATASUN POLITIKA

Estella-Lizarrako Udalak Datuen Babesaren Araudi Orokorraren 13. Artikuluak xedatutakoari jarraikiz, informazioaren betebeharra azaltzen du.

 

Pribatutasun abisuaren medioz, herritarrei eta datu pertsonalen titularrei, hauen trataeraren ñabardurak adierazten ditu. Hala nola, trataera honen helburua, eskubideak erabiltzeko datuen kontaktuak, informazioaren gordeketaren epeak…

 

INFORMAZIO OROKORRA

DATUEN TRATAERAREN ARDURADUNA

ADIN TXIKIKOAK

Estella-Lizarrako Udalak ez du 14 urte beherakoei haien datu pertsonalak ematen uzten, ezta webguneko formularioen bidez ezta posta elektronikoaren bidez. Beraz, haien gurasoen edo tutoreen baimena erakusten ez badute, egiten dutenek 14 urtetik gorakoak direla adierazten dute.

 

WEBGUNEKO IRUDIAK

Estella-Lizarrako Udalak, webgunearen bitartez, ekitaldi berrien, jardueren… informazioa luzatzen du. Hauek herritarren partaidetzan oinarritzen dira eta batzuetan berria irudi eta argazkiekin aurkezten da, zeinetan bertan agertzen diren pertsonak identifikatu daitezkeen.

Erabiltzailearen kasua bada, agertu nahi ez badu, dpd@estella-lizarra.com –era kopia bidali eta webgunearen sekzioa adierazi dezake. 14 urtetik beherakoen kasuan, eskaera hau haien gurasoek edota tutoreek egin behar dute.

 

ESKUBIDEAK

Datuen babesari buruzko araudiak zenbait eskubide ematen dizkie interesatuei edo datuen titularrei, webguneko erabiltzaileei edo Estella-Lizarrako Udala sare sozialetako profilen erabiltzaileei.

Datuen babesa bermatzen duen legeak datu horien titularrei hainbat eskubide bermatzen die:

  • Sarbide eskubidea: Haien datuak trataeraren pean dauden edo ez jakiteko, zertarako erabiliko diren, zeintzuek jasoko dituzten, gordetze epea eta datu horien jatorria jakiteko eskubidea.
  • Zuzenketa eskubidea: Osatu gabeko datu pertsonalak zuzentzeko eskubidea.
  • Ezabatze eskubidea: Hurrengo kasuetan datuen ezabatzea izateko eskubidea:
    • Haien jasoeraren helburua lortu denean.
    • Titularrak haren baimena ezeztatzen duenean.
    • Interesa duen pertsonak tratamenduaren kontra egiten duenean
    • Legeari arreta jarriz ezabatu behar direnean
    • Datuen Babesaren Europako Araudiaren 8.1.artikulua dela eta bildu direnean
  • Aurka egiteko eskubidea: Titularrak arduradunaren trataeraren aurka egiten duenenean ematen da. Hala ere, eskubide hau ez da erabatekoa, izan ere, arduradunak trataerarekin jarraitu dezake legezko interes bat adierazten baldin badu, zeina interesa duenaren eskubideen gainetik dagoen.
  • Mugatze eskubidea: Datuen trataeraren mugaketa eskubidea kasu hauetan ematen da:
    • Interesa duenak datuen egokiera aurkaratzen duenean, Udalak hauek egiaztatzeko epe bat duenean.
    • Trataera legez aurkakoa bada eta interesa duen pertsonak ezabatzearen aurka egiten badu.
    • Udalak datu horiek jada behar ez baditu baina interesa duen pertsonak erreklamazio bat aurrera eramateko behar baldin baditu.
    • Interesa duen pertsonak trataeraren aurka egin duenean, Udalaren interesak honen gain egiten duen edo ez egiaztatzen denean.
  • Datuen Babesaren Espainiar Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea: www.aepd.es edota helbide postalean: Jorge Juan Kalea, 6, 28001 (Madril).

Interesa dutenek Estella-Lizarrako Udalaren aurrean haien eskubideak balioztatu ditzakete, idatziz, haien identitatea egiaztatzen duen dokumentu batekin batera, edo e-mail honetan: dpd@estella-lizarra.com.

HELBURUAK, LEGITIMAZIOA, HARTZAILEAK ETA DATUAK GORDETZEKO EPEA

Estella-Lizarrako Udalak haren herritarrei erabiltzen dituen datuen trataeraren helburuak adierazi nahi die, neurri honen oinarriak ezagutu ditzaten eta hirugarrenei adierazi behar ote zaien jakin dezaten. Horretarako, 2019ko martxoko Trataera Jardueren Erregistroa argitaratzen du.

Estella-Lizarrako Udala antolakuntza neurri eta neurri teknikoak Urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II erantsian (segurtasun neurriak) agertzen dira. Bertan, Administrazio Elektronikoari buruzko Eskema Nazionala agertzen da, zeinak Segurtasun Politika azaltzen duen.

 

Tratamendu-jarduera erregistroa

Azkeneko gaurkotzea: 2020ko uztaila

 

 

 

 

 

Volver arriba