Legezko Abisua
TITULARRAREN DATU IDENTIFIKATIBOAK
Uztailak 11ko Informazioaren Sozietatearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legeko 10. artikuluari arreta jarriz, webgune honen titularra honakoa dela adierazten da:
Datuen trataeraren Arduraduna
- Identitatea: Estella-Lizarrako Udala
- Helbidea: Sorkunde Garbiaren pasealekua, 1, 31200 Estella-Lizarra (NAFARROA)
- Telefonoa: 948 54 82 00
- Datuen Babesaren Ordezkaria: dpd@estella-lizarra.com
- Posta elektronikoa: webestella@estella-lizarra.com
EDUKIA
Estella-Lizarrako Udala bere webgunean agertzen den informazioaren egokieran arreta handia jartzen du, hau zehatza izan eta periodikoki eguneratua egon dadin, horretarako hutsak lehenbailehen zuzenduz. Hala ere, Estella-Lizarrako Udalak ezin du hau zeharo bermatu ezta uneoro akatsik ez egotea.
Webgune honetan argitaratzen den informazioak izaera berriemaila dauka eta ezin daiteke neurri administratibo edo komunikazio ofizialtzat hartu. Hauek legeetan adierazitako bidetatik jakinaraziko dira.
Hala ere, webgune honen bitartez elektronikoki tramitatutako prozesu administratiboen dokumentu elektronikoak sortu daitezke, zeharo edo partzialki. Dokumentu hauek egiazko izaera izanen dute eta legeak ematen dien balio frogatzailea izanen dute.
ERRESPONTSABILITATEA
Erabiltzailea izanen da webgunearen erabilpena dela eta hirugarren batengan eragiten dituen arau-haustearen arduradun bakarra.
Estella-Lizarrako Udala ez da hirugarren bat dela eta sortutako interferentzi, omisio, etenaldi, birus informatiko, apurketa telefoniko edo sistema elektronikoaren funtzionamenduaren deskonexioen, berandutzeen edota hutsuneen arduradun.
Bestalde, ez da webgune honetan hirugarrenek ipinitako informazioen akatsek eragindako ondorioen arduradun izanen, ezta ere webguneko esteken bidez agertutako eduki, produktu edo zerbitzuena. Lotura hauek ez dute Estella-Lizarrako Udala eta webgune horietako titularren arteko erlazioa erakusten. Beraz, Udalak unilateralki eduki hauek ezabatzeko eskubidea izanen du.
Estella-Lizarrako Udala ez da hirugarrenek diska gogorrean ipin ditzaketen ‘cookie’-etaz arduratuko, ezta webgunean ager daitezkeen akats tipografiko edota zehaztasun ezaz.
Informazio eskaera ahalbidetzen duten tresnen bidez (helbide elektronikoak, kontsulta eskaerak…) emandako argibideek izaera orientatiboa dute eta ez dira sekulan prozesu administratibo batean lotesle izanen, hauek legeen bidez tramitatzen direlako.
JABETZA INTELEKTUALA
Webgune honen diseinua eta haren itur-kode, logo eta markak Estella-Lizarrako Udalaren menpe daude, eta kasua hori ez bada, titularitate ezberdinari erreferentzia eginen zaio. Gainera, jabetza intelektual eta industrialaren eskubideez babestuta daude. Beraz, hauen erabilpena, erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edota antzeko beste edozein jarduera debekatuta dago, Udalaren baimenik ez badago.
Webgunean agertzen diren dokumentu/informazioen berrerabilpena baimentzen da, betiere edukiak osotasunean agertu eta informazio-iturria agertzen bada (Azaroak 16ko Sektore Publikoaren Informazioaren Berrerabilpenaren 37/2007 Legea). Debekaturik dago legez kontrako jarduerak egiteko erabiltzea. Baimen hau ezin zaie aplikatu jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak dituzten dokumentuei (adibidez, patenteak, diseinuak eta marka erregistratuak), bereziki hirugarrenen aldetik. Erabiltzaileak ez du Lizarrako Udalaren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak urratzen dituen jarduerarik eginen, ez eta webgune honetan aipatzen diren hirugarrenenak ere.
Dena den, berrerabilpen sistemak datuen babesaren printzipio orokorrak babestu behar ditu.
SEGURTASUNA
Estella-Lizarrako Udalak eskaintzen dituen segurtasun neurriak RGPDko 32. artikuluak eskatzen dituenak dira. Horrela, teknikaren egoera, aplikazioaren kosteak eta arriskuen probabilitatea kontuan hartuta, Estella-Lizarrako Udalak neurri egokiak ditu.
Burlatako Udalak honako neurriak ditu:
- Konfidentzialtasuna, integritatea, erabilgarritasuna eta erresilientzia bermatzeko sistema eta zerbitzu adina.
- Disponibilitatea eta datuen sarbidea berrezartzeko baliabideak.
- Datuen trataeraren segurtasuna aldizka egiaztatzeko, ebaluatzeko eta balioztatzeko neurriak.
- Datu pertsonalak zifratu eta berrizendatzeko sistema.
SARE SOZIALEN ELEMENTU OSAGARRIAK EDO PLUGIN-AK
Webgune honek sare sozialen elementu osagarriak (Facebook, Twitter, Youtube…) edo plugin-ak izaten ditu. Hauek direla eta, erabiltzaileak honakoa izanen du kontuan:
- Webgunean sartzean sare sozial batean saioa irekia baldin badu, plugin-ean klik egitean, sare sozial horrek webgunea bisitatu duela jasoko du.
- Sare sozialean erregistratua ez badago, edota saioa zabalik ez badauka, sare sozialak bere IP helbidea jaso dezake.
Erabiltzaileak ez badu honakoa gertatzea nahi, sare soziala bisitatu dezake eta haren pribatutasun politika aztertu.
APLIKATU BEHARREKO LEGEAK ETA JURISDIKZIOA
Webgune hau dela eta eragiten diren eztabaidak, Espainiako legislazioa aplikatuko da, Lizarrako Epaitegiak eta Auzitegiak ebatzita.
DATUEN BABESA
Pribatutasuneko abisua honako esteka honetan kontsulta daiteke
COOKIE-I BURUZKO INFORMAZIOA
Cookie-i buruzko informazioa esteka honetan kontsulta daiteke
Azkeneko gaurkotzea: 2020ko uztaila