Titirired 2026

2026ko apirilak 5 - 2026ko apirilak 11

    Sarrerak: https://estella-lizarra.sacatuentrada.es/

    Estella-Lizarrako Udalak Titirired-ekin bat eginen du 2026an, Nafarroako Antzoki Sarearen txotxongilo jaialdiarekin. Aste Santuan familiarekin gozatzeko pentsatutako programazioa izanen du. Aurtengo edizioan, bi ikuskizun izanen dira herrian, apirilaren 5ean eta 11n, Los Llanos Kulturagunean, eta haurrei zuzendutako ekimen parte-hartzaile bat ere izanen da.

    Bi emanaldiak 18:00etan izanen dira, eta 3 urtetik goitikoentzat gomendatuta daude. Sarreraren prezioa 4 eurokoa izanen da ikuskizun bakoitzeko.

     

    BI IKUSKIZUN

    apirilaren 5ean, igandean, Festuc Teatre taldearen ‘Bunji, la pequeña koala’ izanen da. Bere inguruko erritmo patxadatsuarekin bat ez datorren koala urduri baten istorioa kontatzen du antzezlanak. Bere tribuko gainerakoak lo dauden bitartean, Bunjik bere inguruko mundua esploratu, jolastu eta aurkitu nahi du. Ustekabeko gertaera batek etxetik urruntzera eramanen du, ezberdintasunaz, identitateaz eta errespetuaz hausnartzera gonbidatzen duen abentura bati hasiera emanez.

    Txotxongiloak, narrazioa, musika eta eszenografia zaindua uztartzen dituen ikuskizuna da, hasieratik publikoarekin konektatzen duen eszenaratze batekin. Proposamena finalista izan da Arte Eszenikoen MAX Sarietan, eta Espainiako Antzoki Sareko Batzorde Artistikoen babesa du.

    Apirilaren 11n, larunbatean, Lleidako Centre de Titelles taldearen txanda izanen da ‘¿Donde vas, Moby Dick?’ antzezlanarekin. Herman Melville-ren klasikoaren moldaketa aske honek balea zuri handiaren historia hurbiltzen dio familiarteko publikoari, mahai-txotxongiloen, proiekzioen eta abestien bidez. Idazlanak Timi jarraitzen dio, Kalin lagunarekin batera marinel-herri batean Moby Dicken kondaira aurkitzen duen mutikoari. Jolasaren eta irudimenaren bidez, biek balearen historia eta libre mantentzeko borroka berrikusiko dituzte. Haur eta familientzako ikuskizunik onenaren saria jaso zuen FETEN 2020 jaialdian.

    Antzezpenez gain, Estella-Lizarrak Ikuslearen Sarian parte hartuko du. Proposamen horrek haurrak gonbidatzen ditu ikusitako obren inguruko marrazki eta esaldien bidez beren antzerki-esperientzia adieraztera. Txikitatik arte eszenikoen aurrean jarrera aktiboa, sortzailea eta gogoetatsua sustatzea bilatzen du ekimen honek.

     

    Volver arriba