Tasio. Filmoteka Nafarroan

2025eko maiatzak 15 | 20:00

Los Llanos Kulturagunea

    TASIO
    Montxo Armendariz, Espainia, 1984, 96 minutu, J.B. gaztelaniaz.

    Tasioren istorioa kontatzen du filmak, Urbasa mendilerroaren magalean dagoen herri batean jaiotako gaztearena. 8 urterekin, eta familiaren beharrengatik, Tasio mendian hasi zen lanean. 14 urterekin, tradizioari jarraiki, ikazkin egin zen, eta adin horretan bertan, herriko dantzaldian, Paulina ezagutu zuen, urte batzuk geroago bere bizitzako emakume eta Elisa alabaren ama bihurtuko zena.

    1984an, urte hartako Donostiako zinemaldian harritu zuen Tasiok kritika. Montxo Armendarizen lehen film luzeak irabazi zuen Zilarrezko Maskorra, eta kritika on ugari jaso zituen herrialdeko egunkari guztietan. Elias Querejeta ekoizlearen eskutik, nafar zinema zuzendari honek Lizarra inguruko ikazkin apal baten istorioa fikziora eramatea lortu zuen.

    Nafarroako Filmotekaren saio honetan, Euskadiko Filmategiak filmaren 40. urteurrena dela-eta egindako Tasioren kopia zaharberritua proiektatuko da. Jose Mari Asin filmeko protagonistaren eskutik, aurkezpena eta solasaldia izango dira saioan.

    Sarrera: 1 euro

    Volver arriba