‘Gora musika!’ (Euskaraz egindako ekitaldia)
2026ko martxoak 22 | 16.30
Los Llanos Kulturagunea

Oiane eta Urko, beren ibilbide arrakastatsuagatik hain ezagunak, haur eta familia askoren bizitza girotu dute musikaren eta euskararen bidez. Oraingo honetan, KORRONTZI taldeko buru eta Euskal Herriko erromeriaren enbaxadore den Agustín Barandiaranen eskutik, eta OSKORRI talde mitikoko kide den Bixente Martinez multiinstrumentalistarekin batera, kultura eta tradizioz betetako topagune berri hau sortu dute. Bertan, betiko abestiez gain, kantu berriak ere aurkeztuko dituzte.
Ikuskizun berri honetan, 15 artista izango dira oholtza gainean: musikariak, erraldoiak eta dantzariak ikusiko ditugu. Ikuskizun honetan, zuzeneko musikak familiak, haurrak eta belaunaldiak batuko ditu, euskal tradizioa eta historia sustatuz, eta genero-berdintasuna, dantza eta poza ardatz dituzten balio positibo eta sendoei bultzada emanez.
Etorri gurekin eta gozatu!
