Ikuskizuna: ‘Sarasate Flamenco Sinfonikoa’

2026ko irailak 27

    IKUSKIZUNA: “SARASATE FLAMENCO SINFONIKOA”

    SARREREN PREZIOA: 15 €

    Antolatzailea: Estella-Lizarrako Udala

    SINOPSIA

    SARASATE FLAMENCO SINFONIKOA Nafarroako Zorongo taldearen ikuskizuna da. Flamenkoa, musika klasikoa eta dantza uztartzen ditu, ikusgarritasun handiko eta errezitaldi klasikotik urruntzen den eszenaratze zaindu baten bidez. Lehen aldiz, Pablo Sarasateren obra bere sustrai flamenkoak eta nafarrak hain nabarmen azpimarratuz landu da, mundu sinfonikoaren eta flamenkoaren arteko fusio orekatu baten bitartez.

    Sarasateren jatorrizko obren artean jotaren, fandangoaren, habaneraren, jaleoaren, malagueñaren eta garai hartan gaur egun flamenkoa deitzen duguna eratu zuten beste dantza batzuen musika-elementuak aurki daitezke. Zorongoren proposamenak fusio horretan jartzen du arreta.

    Ikuskizun honetan, Zorongok Nafarroako Sinfonia Orkestraren lankidetza berezia du. Bi taldeak kalitate handiko proposamenengatik nabarmentzen dira, herri-musikan eta musika klasikoan oinarritutako diziplina anitzeko ikuskizunetan espezializatuak baitira. Eszenan flamenkoko eta eskola bolerako dantzarien presentziak bi musika-munduen arteko topaketa irudikatzen du.

    IRAUPENA

    90 minutu

    GOMENDATUTAKO ADINA

    6 urtetik aurrera.

     

     

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba