Dibulgazio-hitzaldi: Nola erregulatu estresa eta antsietatea fisioterapia-tekniken bidez

2024ko azaroak 7

Casa de Cultura Fray Diego

    Estres- eta antsietate-nahasmenduek pertsona askori eragiten diete, eta ondorio larriak izan ditzakete osasunean eta ongizatean.

    Fisioterapia tresna eraginkorra da nahasmendu horiek tratatzeko; izan ere, agertzen diren sintoma fisikoak arindu ditzake, hala nola tentsio muskularra, buruko, lepoko eta bizkarreko mina eta loaren zailtasunak, besteak beste.

    Hitzaldian estresaren aurrean ditugun erantzunak aurkeztuko dira, baita kasu horietan ager daitezkeen sintomak ere, identifikatzen jakin dezagun.

    Fisioterapiak pertsona horien bizi-kalitatea nola hobe dezakeen jakingo dugu.

    Amaitzeko, ariketa praktiko batzuk egingo ditugu, norberaren gorputzean esperimentatzeko eta, nahi izanez gero, etxean aplikatu ahal izateko, beharrezkoa denean (edo sintoma horiek berriro ager ez daitezen prebenitzeko).

    Hitzailea: Goretti Ollo (fisioterapeuta)

    ANTOLATZAILEA: NAFARROAKO FISIOTERAPEUTEN ELKARGO OFIZIALA

    Volver arriba