Historia
Udal-barrutian hondakin arkeologiko batzuk aurkitu badira ere, Brontze Arora eramaten gaituztenak, Estella 1090 urtean sortu zen, Antso Ramirez erregeak bere Forua eman zionean, hau da, arau batzuk pribilegioak emateko eta era horretan biztanleen finkapena errazteko. Frantzian sorburua zuten biztanleak, horiei esker erresumaren dibertsifikazio ekonomikoa lortzeko eta Compostelako Donejakuera erromesaldiak une horretan hartzen ari zen garrantzia aprobetxatzeko. Hori zela eta, Erregeak ez zuen zalantzarik izan hasierako ibilbidea aldatzeko, Zarapuz tokian zehar igarotzen zena, San Juan de la Peña monasterioko jaurerria, Iratxeko monasteriorantz, kokaleku berrira desbideratuz.
Lehenbiziko biztanle-gune bat sortuz zen, gehienak Auvernian eta Limousinean sorburu zutenak, San Martin (gaur desagertuta) elizaren inguruan antolatuta , Ega ibaiko eskuineko ertzean eta gazteluko itzalpean babesturik. Aberaste-bidean zegoen komunitatea, zeinak aldeko egoera ekonomikoaz baliatuz, poliki-poliki handitu zen, horrela burgu berriak sortuz, esate baterako San Migel (frankoen eta nafarren topagunea izateko diseinatuta, mestizaje estua faboratu zuena), San Joan, Antso Jakituna erregearen ardantze batzuen gainean eraikia eta San Salvador del Arenal (XIV. mendean ondoko San Migel auzoak bereganatua), auzo bakoitzari Antso Jakituna erregeak foruak eman zizkion.
Hiriko goraldia XII. mendean gertatu zen. Eraikitzeko gogo handiak hiri-fisionomia berezia eman zion, gaur egun, neurri batean, irauten duena. Hiria elizez betetzen da: San Pedro Ruakoa, San Migel, San Joan, baita Ospitaleak ere, Kofradiek zaintzen dituztenak eta azpimarratzen dituztenak erromesek hartu duten garrantzia. Hiria-bidea, laster bilakatu zen Compostelako erromesaldiaren geldialdi paregabea.
Biztanle-gunea Frantzian sorburu izatea oso mesedegarria izan zen hiriko izena zabal zedin itxura hobeagoarekin Nafarroako eta Gaztelako beste eskualde batzuk baino. Horrela, Aymeric Picaud monjeak, Codex Calixtinus gidaren egilea dela uste baita, “nafar basatien eta fedegabeen” aukako hitz gogorrak egotzi ondoren, zoriontsua da Lizarrara heltzean, beste franko anitz bezala, etxean bezala egoten baitziren, ohiturak eta hizkuntza antzekoak zirelako. Dena dira hitz atseginak: “ogi onetan emankorra, ardo, haragi eta arrain ezin hobea, eta zorion guztiez betea”. Baita Ega ibaiko ura ere “gozoa, osasuntsua eta ona” da, bereziki Lorka herri hurbilean izandako esperientziaren ondoan, bertan bere zamariak pozoiturik hil baitziren erreka gazian ura edandakoan herritar batzuek engainatu ondoren, zeinek geroago hildako animaliak larrutzen hasi ziren.
Baina ez bakarrik Aymeric Lizarra adeitasunez tratatu zuen, Pedro el Venerable klunitarrak adierazten zuen: “Espainiako lurraldeetan bada gaztelu ospetsu eta noble bat zeina kokapen egokiagatik eta inguruko lurraldeetako emankortasunagatik eta bertan bizi den populazio ugariagatik, iruditzen zait ez dela alferrik Estella izena izatea”.
Hiriko hazkunde prozesua XIII. mendearen hasieran bukatuta zegoen. Hiria aberastu zen komentu ugarirekin, esaterako: Rocamadorreko Andre Maria, Huertako Andre Maria, agustindarren komentu bat, beste bat klaratarrena, domingotarrak, Gradmont-eko monjeak, frantziskotarrak eta mesedetakoak. Halaber hirian ospitaleak eta aterpetxeak ugaritu ziren erromesak hartzeko. Guzti hori gaztelu batez zainduta, hiru estrukturatan egitaratuta: Zalatambor, Atalaya eta Belmecher, zeinak Araba galdu ondoren (1200), eginkizun militar handiak hartu zituen, oinarrizko gotorlekua bilakatu baitzen Gaztelako mugako zati handi batean. Teobaldo I.aren erregealdian, Lizarra Merindade baten burua izan zen.
Merkataritzaren dibertsifikazioa eta nekazaritzaren zabalkundea, erromesen bidean zehar lortzen zen aberastasuna eta artisau-klase garrantzitsua ahaztu gabe, hazkundearen sortzaileak izan ziren XII. eta XIII. mendeetan barna. Hala ere, hurrengo mendea auzoko-bandoen arteko liskar ugariek erasan zuten, non honako ordenantza bizkor hau xedatzera heldu ziren: “hiltzen duenak hil bedi”, eta ordenantza hau gobernadore batzuk eta Karlos II.a errege berak berritu zuten. XIV. mendean hiriko komunitate judu garrantzitsuaren aurkako jazartzea gertatu zen, erresumaren hirugarren judutegia Iruñaren eta Tuteraren atzean. 1328ko martxoaren 6an, Lizarrako herritarrek, frai Pedro Ollogoiengoaren sermoiek beroturik, eta Karlos I.a Burusoilaren heriotzaz eta horren ondorioz boterea hutsik geratzeaz baliaturik, judutegia eraso zuten. Lizarrako komunitateak zuen garrantziaren erakusgarri izan zen, Evreuxko Felipe erregeak ezarri zien zigorra hondamen guztien erantzuleei. Baita ere Gaztelarekin izandako gerrak 1378an larriki kaltetu zuen hiriko ekonomia.
Bandoen arteko liskarrek segitu zuten XV. mendean, oraingo honetan bi talde ziren aurrez aurre zeudenak, Poncetarrak eta Learzatarrak, eta horien arteko istiluek hiriko bizitza polarizatu zuten. Borroka gehiago Gaztelarekin (1429-1430) eta gerra zibil baten ondorioak Nafarroan, Egako ertzean kokaturik dagoen hiriko gainbehera geldiezina eragin eta areagotu zuten, eta ibaia bera ez zen egoera honetatik kanpo gelditu 1475 urtean sekulako ur-goraldia izan baitzuen etxe guztien erdiak suntsitu zituena.
Mende honetan bertan ere, 1483 urtean, Lizarrak hiria izatea lortu zuen, pribilegioa eskuratu zuen erregea ezkutuaren gainean altxatzean, Lizarrako alkateak edota bere ordezkariak ezkutua heltzea Iruñekoak heltzen zuen uztai beratik.
Errege Fernandok Nafarroa anexionatu ondoren 1512an, bakeak eta egonkortasunak demografia igoera eta ekonomiaren indarra lagundu zuten.
XVII. eta XVIII mendeetan barna hiriak erdi lo egon zen, era patxadatsu honetan eta izualdi handirik gabe XIX. mendera heldu zen. Independentziako Gerraren ostean hiria Gerra Karlistetako erdigunea bilakatu zen. Los Llanos parkean Tomas Zumalakarregi Komandante-Jenerala izendatu zuten. 1839an, Puyko Basilikaren atzean, Maroto Karlista Jeneralak fusilatu zituen Bergarako ituna sinatzeko uzkur ziren jeneralak.
1872tik 1876ra hirugarren Gerra Karlista gertatu zen, eta Lizarra izan zen, okupazioaren ondoren, Karlos VII.aren Gortearen hiriburua.
XX. mendeak suposatu zuen, Gerra Zibila eta gero, ekonomia goraldiaren hasiera, batez ere hirurogeigarren hamarkadan, orduan hiri-aldaketaren prozesua hasi bazen ere oraindik erdi aroko itxura garbia gordetzen du.