Geografia
Nafarroako mendebaldeko erdi aldean kokatuta, hiri hau bere izena daraman Merindadearen erdi erdian kokatuta dago. 1539 hektarea ditu (15,39 Km2) eta Nafarroako Hiriburutik 44 kilometrotara dago. Herria finkatuta dago Ega ibaiko meandro handi baten gainean, Ega ibaia zeinak aurrera egiten baitu inguruko mendien artean (Montejurra, Peñaguda, Gazteluen Gurutzea, Santa Barbara eta Belastegi).
Mendebaldean Aiegiko udalerria, ipar-mendebaldean Allin, ipar-ekialdean Deierri, Villatuerta ekialdean eta Aberin hegoaldean ditu mugakide.
Lizarra garrantzi handiko lekuek inguratzen dute, bai paisaiaren aldetik bai monumentuen aldetik. Urbasa, Andia, Lokiz, Irantzu edo Iratxe monasterioak, etab.
Klimatologiari dagokionez mediterraneoa da eta urteko bataz besteko tenperatura 13º C-koa izaten da, bataz besteko prezipitazioa 570mm izanik. Neguan, izozteak ohikoak izaten dira.
Done Jakue bideak hiria nabarmen markatu du, hori dela eta arte-ondare garrantzitsua bildu du bai eraikinetan bai eskulturetan, batez ere erlijio motatakoak, arte erromanikoa eta gotikoa gailentzen direlarik.
Komunikabide onak ditu ondoko probintzia-hiriburuekin, Bideko Autobidea (A-12) nabarmena da, egin berria eta Lizarra Iruñarekin eta Logroñorekin komunikatzen du.