San Andres feriak
Egako hiriak feriak egin ohi ditu zaidariaren egunaren inguruan, San Andres, hau da, azaroaren 30ean. Hurbileneko asteburuan honako jarduera hauekin zerikusia duten hainbat jarduera antolatzen dira: hazienda-salerosketa, artisautza-produktuen erakusketa eta salmenta, dastatze gastronomikoak, folklorea, musika, pilota partidak, etab. Duela urte batzuetatik hona, Nafarroako Zaldikoaren Lehiaketa Morfologikoa ere antolatzen da, desagertzeko zorian dagoen bertako zaldi-arraza hau sustatzeko.
Halaber, zaindariaren eguneko arratsaldean Gabonetako argiak pizten dira, hiriko erdialdean dauden kaleak apaintzen dituztenak. Jarduera horiek guztiek urtero milaka lagun erakarri ohi dituzte programazioaz gozatzeko.
Ferietako asteburuak ez du data finkorik. Hortaz, esaterako, 2020an, azaroaren 28an eta 29an eginen dira; 2021ean, abenduaren 4an eta 5ean; eta 2022an, abenduaren 3an eta 4an. 2023an, abenduaren 2an eta 3an eginen dira; 2024an, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean eta 2025ean, azaroaren 29an eta 30ean.
PROGRAMA 2023: diptico ferias 2023