Industrialdeak

Estella-Lizarrako bi industrialde nagusiak Bideko Autobidearen (A-12) loturaren inguruetan kokatuta daude eta, beraz, kokapen ezin hobean, Iruñetik eta Logroñotik ozta-ozta 45 kilometrotara autobiaz, eta Vitoria-Gasteizetik bakarrik 70 kilometrotara.

Merkatondoakoa, batez ere zerbitzuena, hiriko erdialdetik hurbilenen dagoena da, Miguel de Eguia, berriz, zabaldu den azkena, NA-122 errepidearen ondoan dago eta, oraingoz, 65.000 metro karraturen bat baditu. Hainbat tamainatako lursailak ditu enpresak instalatzeko eta Miguel de Eguia Parke Teknologikoa barne hartzen du, eraikin moderno bat 2011n inauguratua eta 8,3 miloi euroko inbertsioa suposatu zuena.

Eraikinaren barnean Zentro Teknologikoaren instalazioak daude, Naitec kudeatzen dituztenak eta inprimatze funtzionalera emana dagoena, eta enpresa mintegi bat Udaletik beratik kudeatuta. Areto bat badu, behar bezala egokitua ekitaldietarako.

Dagoeneko poligono honen zabalpen bat proiektaturik dago, Nafarroako Gobernuak, 2019ko abenduan, 300.000 metro karratuen erosketaren berri eman ondoren aipatu zabalpenerako. Foru Gobernuak, Nasuvinsa erakunde publikoaren bidez, 2,5 milioi euro inbertitzeko asmoa dauka hurrengo bi urteetan, izapide guztiak egiteko eta lehenbiziko 50.000 metro karratu etorkizuneko enpresen esku jartzeko eremu horretan, UE-2 deitutakoa.

Industria-lurzoruan interesaturik dauden enpresek Estella-Lizarrako Udalarekin jarri ahal dira harremanetan, 948 548200 telefonoan. Une honetan hainbat lursail eskuragarri daude, 3.200 eta 11.240 metro karratuen artekoak.

NAITEC
ENPRESA MINTEGIA
Volver arriba