Rocamador Andre Mariaren Basilika

Monumentuak

Gaztelako atariaren irteeran kokatua, Iratxeko bidean, ezinbesteko pasabidea zen Compostelara zuzentzen ziren erromesentzat. Lizarrako beste eliza batzuk bezala horren eraikuntza XII. mendearen bukaera aldekoa edo XIII.aren hasierakoa da. Garai hartatik burualde erdizirkularra besterik ez da geratzen, aurretik zati zuzen bat duena kanoi-gangaz estalita. Gainerakoa handitze barrokoaren emaitza da, 1691 urtearen inguruan eginikoa. Elizaren aurrealdeak komentuzko elizek berezko duten antolamendua jarraitzen du, bertikaltasuna nagusia izanik. Horma-hobi batean Birjinaren harrizko eskultura bat dago, haurra eskuineko besoan daukana, barroko diseinukoa, zeina, bitxia bada ere, urkatuaren mirariaren protagonista izanen den. Elizaren barnealdean Rocamador-eko Andre Mariaren taila nabarmentzen da, XII. mendearen bukaerakoa.

Volver arriba