Antzinako justizia jauregia
Monumentuak
Justizia jauregi zaharra, baita Udaletxe zaharra ere XVIII. mendean eraikia. Lizarrako gainerako jauregiak ez bezala, zeinetan harlandua eta adreilua txandakatzen diren, jauregi honetan topo egiten dugu harlandu zoragarriaz landutako fabrikarekin. Fatxadan eskultura-bolumena nabarmena da zutabeen antolamenduarekin lortzen dena, ia exentuak eta ate nagusiaren eta leihoen alboetan dauden bozelek, mugikortasun xehea ematen diote.
Fatxada teilatupe batean amaitzen da, Nafarroako erdi aldeko eraginaz hitz egiten diguna eta teilatu-hegal zabal batekin. Horretan nabarmena da gazte biluzien ornamentazio aberatsa, zertxobait lotsatiak, edertasunez zizelkaturiko formak aditzera ematen dutenak, bada nolabaiteko tradizio klasikoa Errenazimentuaren oinarria berreskuratzen duena.
Duela gutxi eraikina zaharberritu ondoren, Turismo Bulego berria dago bere behe-solairuan. Goiko bi solairuetan, berriz, 2020ko udatik aurrera, CIEL, Centro de Interpretación de la Ciudad Est(r)ella (L)Izarra kokatzen da. Abiapuntu ezin hobea da hiriaren historia ezagutzeko, eta, besteak beste, ikus-entzunezko zoragarri bat eta 1164. urteko foruaren kopia bat ditu, tamaina errealean, 4,5 metro neurtzen dituena.