Armarriko koroa
Saltar navegaciĆ³n

ESTELLA-LIZARRAko  Udala

2014ko apirilaren 24a

Jaiak eta Ohiturak

ARDO EKOLOGIKOETAKO X. LEHIAKETA NAZIONALA “CIUDAD DE ESTELLA-LIZARRA HIRIA”

Ardo ekologikoetako lehiaketa nazionala “Ciudad de Estella-Lizarra Hiria”, Estella-Lizarrako Udalak antolatuta, Nafarroako Gobernuko laguntzarekin (Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko departamentua) eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua (NNPEK).

Helburua da produkzio eta elaborazio enologikoaren hobekuntza suspertzea, baita ere laguntzea ardo mota hauek kontsumitzaileen artean ezagunagoak egin daitezen.

Izena eman: 2014 apirilaren 23an baino lehen (ikus arautegia).
Balorazioa: 2014ko apirilaren 29an eta 30ean, Estella-Lizarrako “Maria Vicuña” Gazteriaren Etxean.
Sari emanaldia: 2014ko maiatzaren 6an Iruñeko Gotorlekuan.

ARGIBE OROKORRA

“Ogi onetan emankorra, ardo, haragi eta arrain ezin hobea, eta zorion guztiez betea”.

Aymeric Picaud, Donejakuerako erromesa, XII. mendea.

Hiriko alderdi garrantzitsuaren bat bertan egiten diren festak izaten dira. Aipagarrienak dira Puy Birginari eta San Andrés patroiari eskaintzen zaizkienak.

Lehenbizikoa maiatzaren 25ean ospatzen da eta horretan Udalbatza Birjinaren santutegira igotzen da.

San Andrés festa, azaroaren 30ean, berriz, antzinean hiriko festarik handiena izaten zen. Gaur egun data horretan eta egun horretara hurbilen dagoen abenduko asteburuan zehar, feria tradizionalak ospatzen dira, abere- eta nekazari-izaera nabarmena daukatenak, nahiz eta azken garaietan eskualdeko elikagaiek eta artisautzak protagonismoa hartu duten.

Lizarrako festak XVII. mendean abuztura aldatu ziren.

Llegada de la corporación a la Casa Consistorial durante la Pañolada

Ohiturak ez du data zehatz bat markatzen, bakarrik festetako hasiera izaten dela abuztuaren lehenbiziko igandearen aurreko ostiralean eta astebete irauten dutela, horretan, alaitasuna gainezka egiten du oso modu partehartzailean, ekitaldi herritarrekin: behi-entzierroa, Puyko “bajadica”, “la pañuelada”, “Abadejada” eta beste jarduera batzuk bisitaria atseginez harrituta uzten dutenak.

Lizarrako Jaietan ezin da Larrain Dantza falta, hain herritarra non Nafarroan eta inguruko probintzietan ez dagoen ekitaldi folklorikorik dantza hau dantzatu gabe.

Bi elementu ere nabarmenak dira Lizarrako festetan. Erraldoien eta buru-handien konpartsa bertan egoten dela eta musika tresna bat, instrumentu hori agertu gabe Lizarrako arima ez litzatekeelako ongi agerraraziko: gaita. Haize-instrumentua da (dultzaina izenaz ere ezagututa), ia beti bi lagunek jotzen dutena, danbolin batekin lagunduta eta bere soinu ozenik gabe, zaratatsua baino harmonikoa, pentsaezina da edozein festa Nafarroako esparruan zehar, baina Lizarra izanen da nabarmenduko dena, gaitari ospetsuen sehaska eta musika-altxor hau hoberen gorde den lekua baita.

GASTRONOMIA

Ega ibaiaren garrantziak Lizarra zeharkatzean lagundu du inguruko lurrak arras emankorrak izan daitezen eta horrela adierazten dute bere mahiek betetzen dituzten barazki ugariek eta hiriko plater tipiko batzuen oinarri direnak: babarrun potxak, udan jaten direnak lehortu baino lehen, babarrun gorriak (Lizarran “calbotes” deituta), etab.

Arrainek ere Lizarratarren dieta aberasten dute non amuarraina nafar erara (frijitua eta urdaiazpikoarekin) jateaz gain, oso tipikoa da bakailaoa ajoarriero erara, plater hau abuztuaren jaietan, gastronomia lehiaketen izarra bilakatzen baita.

Haragiei dagokienez, txerrikume errea plater berezia da, hemen “gorrin” izenarekin ezagututa.

San Andres ferietan barna beste plater tipikoa jaten da: “babak txerri-isats eta belarriarekin”, plater honetan, gaur egun, babak babarrun gorriekin edo “calbotes”ekin ordezkatzen dira.