Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Ruako San Pedro eliza

Monumentuak

Basílica de nuestra Señora de Rocamador

1256an hiriko Eliza Nagusiaren titulua eman zitzaion. Elizara harmailadi batean zehar sartzen da, XX. mendeko hirurogeitamar hamarkadaren hasieran egina. Nabarmena da eskailerak ematen dion goranzko itxura, ez bakarrik bere antolamendua goian, baizik eta dorreak ematen dion bertikaltasunagatik, horren beheko aldean trazeria gotikoko leiho monumentalak irekia.

Portada XIII. mendearen lehenbiziko erdialdekotzat jotzen da eta eragin musulmana nabaria da, nahiz eta erromanikoko dekorazio-ekarpenak izan mihiztadura fin batean landare-izaerakoa, geometrikoa eta figuratiboa, harpia, sirena, zentauro eta grifoekin.

Eraikinaren barnealdeak XII. mendeko azken laurdenean sortzen diren era konstruktiboak izaten ditu. Garai horretakoa da tenplu-burua hiru absidez osatuta, horietara heltzen da harmailadi batetik 1893an Cayetano Etxauri hargin lizartarrak landua. Elizak hiru nabeak ditu, Ebanjelioarenean San Andresen kapera kokatzen delarik, 1696an eraikia apaindura oparoarekin eta erretaula batekin XVIII. mendeko bigarren erdialdean egina. Tenpluan buru izaten da San Pedroren irudi bat, 1687ko data eramaten duena. Ondoko irudia hauek ere nabarmentzen dira: O-ko Ama Birjina (XIV) edo Arrosarioko Ama Birjina, XVII mendeko lehenbiziko erdialdeko lana. Bataiarri ederra dauka, XII mendeko bukaerakoa.

Baita klaustro galanta ere 1170 urtearen inguruan eraikia, horretan bi hegal falta dira 1572an Zalatambor gaztelua eraistearen ondorioz. Eskultura-kalitateari dagokionez lehen mailakoak dira bere kapitelak, artista ezberdinen esku diferenteak hartzen dituztenak. Kapitelek txandakatzen dituzte santuen bizitzaren elementu historiatuak, armagizonak, pizti-hezleak, esfingeak, iparraldeko hegalean, eta mendebaldekoan bestiario oso bat sirenekin, harpiekin, grifoekin eta landare-motiboekin.