Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Kontzepzionista errekoletoen komentua

Monumentuak

Convento de concepcionistas recoletasKomentuaren obrak Santiago Raon, frantziar jatorrizko arkitektoaren planoen arabera hasi ziren, Maria Paula de Jesus Aguirre y Gamarra Amak adierazitako nahia jarraituz, Lizarran jaioa, komentuaren sortzailea eta ordenak Soriako Agreda herrian zuen komentuan botoak egin zituena. Lizarrako komentuak, Agredakoaren antzera egina, 1731ko azaroaren 25ean inauguratu zen, obrak hasi eta ia berrogeita hamar urte geroago. Elizaren aurrealdea altuera ezberdinetako hiru gorputzetan banatzen da, frontoian azkendua, frai Alberto de la Madre de Dios arkitekto karmeldarrak, XVII. mendearen lehenbiziko erdialdean, sortutako formak erreproduzituz eta hedapen handiak izan zituztenak Madrilen Gizakundearen komentua eraiki ondoren. Elizak nabe bakarra dauka hiru atalekin, gurutzadura irtena eta burualde zuzenarekin. Estalkia kanoi-ganga da lunetekin eta laranja erdia petxinen gainean gurutzaduraren erdiko zatian. Barne dekorazioa erretaulen bidez burutu zen barroko berantiarraren formekin, esaterako Pilareko Birjinari eskainitakoa, Lucas de Menak 1730ean landua edo San Antoniorena. Berriagoa, neogotiko estilokoa, San Migelena da, nahiz eta arkanjeluaren irudia, horma-hobi nagusian gordetzen dena, XVIII mendekoa izan. Burualdean dagoen erretaula San Pedro Lizarrako elizatik ekarri zen eta Lizarrako Imberto familiaren tailerrak eginiko lana da, horiek izan ziren XVI. mendearen bigarren erdialdean eta XVII. mendearen lehenbizikoan lan egin zuten artistak.