Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Aisialdiko begirale-Laguntzailea izateko ikastaroa-Herritartasun aktiboa

AISIALDIKO BEGIRALE-LAGUNTZAILEA IZATEKO IKASTAROA – HERRITARTASUN AKTIBOA

DOAKOA ETA GENEk (Gazteekin egiten diren Jardueretarako Nafarroako Eskola) EGIAZTATUA

Gustatuko litzaizuke zure iritzia aintzat hartu izatea?

Baduzu 14tik 18 urtera? Zure bizitzako protagonista izan nahi duzu? Gazte gehiagorekin partekatutako esperientzia nahi duzu? Zure herriko pertsona gehiago inplikatzea: haurrak, lagunak, bizilagunak…?, Egin, jolastu, eraldatu, parte hartu, proposatu, dastatu, huts egin, iritzia eman, saiatu, aurkitu…, hauek dira Herritartasun Aktiboaren parte hartzea sustatzeko Ikastaroan eginen ditugun gauzetako batzuk (Aisialdiko begirale-laguntzaileak) jarrraian aurkeztuko dizuguna.

Zer da Herritatasun Aktiboaren Ikastaro Lantegia?

Herritartasun Aktiboaren parte hartzea sustatzeko ikastaroa proiektu hezitzaile bat da, gazteak aisialdiko Hezkuntzaren munduan has daitezen (Aisialdiko begirale-laguntzaileak), integraziorako baliabide moduan eta zure herria hobetzen laguntzeko.

Zeuk NAHI DUZUNA sentitzen duzu. Hemen NOLA lortu ikasiko duzu.

Lanabesak, trebetasunak eta ekintzara pasatzeko aukerak aurkituko dituzu, eta motibatzen edo kezkatzen zaituzten ideiak egia bilakatzeko gaitasunak garatuko dituzu: kooperazioa, berdintasuna, ingurumena, aniztasuna, inklusioa, errespetua, etab. Eta ekintzara pasatuko gara.

Zure proposamenak pasatuko .dizkiogu mundu hobeagoa lortzeko lan egin dezaketen pertsonei.

Herritartasun Aktiboaren parte hartzea sustatzeko Ikastaro honek garapen jasangarriaren helburuekin bat egiten du, ODSak. Gazteak nazioarteko proiektu honen bihotza zarete, “globalean pentsatu eta lokalean ekin” leloa orain inoiz baino egiagoa da.

Zure herriko berdeguneak hobetzea, klimaren aldeko ekintza bat da; aire zabaleko eremuak gazteen aisaldirako edo saski-baloi kantxa bat eskatzea, zure inguruko hezkuntza, osasuna eta ongizatea hobetzea da; zure herrian berdintasunaren ekintzak sustatzea, garapen jasangarriaren helburua da; zure etxe ondoan pasatzen den ibaia zer zikina jaisten den egoerari buruz kezkatzea, agenda 2030ren helburua da, etab, etab.

Milaka ideia zure burutik seguru pasatzen direnak, guztion helburu ere izan daitezke. Egin dezagun hiri hobeago bat.

Egin ZURE BURUA hobeagoa.

Pertsona geldiezina bazara, ideiak martxan jartzeko gogoa dituena. Edo agian buruan oraindik ez duzu deus, baina era kritikoan pentsatzen ikasi nahi duzu eta zure komunitatean gehiago inplikatu, hauxe da zure lekua. Ikastaroa Herritartasun Aktiboaren parte hartzea sustatzeko.

Izena eman

Deskargatu izen-emateko fitxa eta berbidali zure datuekin eta NAN fotokopiarekin (argazkia edo skaner), helbidea: juventud@estella-lizarra.com

BOLETIN DE INSCRIPCIÓN PREMONITORADO ESTELLA-LIZARRA