Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Jaiak

Lizarrako festek, beste herri anitzetan ez bezala, aparteko berezitasun bat badute, hots, urtero ez direla egun berean hasten; hori bai, beti ostiral batean hasten dira, abuztuaren lehenbiziko igandea baino aurreko ostiralean. Herri mailan Erraldoien Ostirala izenaz ezaguna. Hori da urteko egun garrantzitsuenetariko bat lizarratarrentzat, zalantzarik gabe, eguerdiko 12etan Udaletxeko balkoitik suziria jaurti denetik, eta data uztailaren 30etik abuztuaren 5era bitartean ibil daiteke.

Ega hiriko festak XVII. mendean abuztura aldatu zituzten eta duela zenbait urtetik astebeteko iraupena dute, ostiraletik ostegunera, orduan, jende guztia zuriz janzten da zapitxo eta gerriko gorrekin. Patroi festak diren aldetik, San Andres eta Puy Birjinaren ohoretan ospatzen dira.

Zazpi egun horietan herri ekitaldi ugari ospatzen da, esaterako: Erraldoi eta Buru Handien irteera, ostiraleko Puyko Bajadica, larunbateko nesken Puyko Bajadica, igandeko prozesioa eta Pañuelada, asteleheneko Bombada edo osteguneko Abadejada, festa-ekintzak su artean ixteko, ahaztu gabe gaueko hitzordua beste Bajadica batekin, hots, El Che Bajadica.

Musika ere bada Ega hiriko festetako protagonista nagusia, beste ekitaldi batzuekin batera: entzierroak eta beste zezenketa-ekitaldi batzuk, bi peñen animazioa (La Bota eta San Andres), Musika Banda, dantza taldeak edo nonahi agertzen den Larrain Dantza herrikoia, egunero goizeko hitzordu finkoarekin Foruen plazan.

Era berean, ezin da falta hori gabe Lizarrako arima behar bezala islaturik geratuko ez litzatekeen musika-tresna: gaita. Haize musika tresna da (dultzaina izenez ere ezaguna), ia beti bi lagunek jotzen dutena, danbolin batekin lagundurik. Soinu ozena dauka, zaratatsua baina harmonikoa eta Nafarroako eremuaren barneko edozein festetan dago, baina Lizarra beti nabarmendu da gaitero ospetsuen sorlekua eta musika-altxor hau ongien gorde den lekua izateagatik.

PUYKO FESTAK

Bi hilabete lehenago, maiatzaren 25arekin bat, Egako hirian Puy Birjina patroiaren ohoretan festak ospatzen dira. Azken urteotan, 2009tik, gazteen interesari esker festek garrantzi handiagoa hartu dute, hortik dator, gaur egun, Gazteriaren Festak izenarekin ere ezagunak izatea.

Iraupen finkorik ez dute, nahiz eta beti maiatzaren 25ean ekitaldirik egon, -asteko zein egunetan erortzen den garrantzirik izan gabe-, baita egun horretatik hurbilen dagoen larunbatean ere, egun horretan gazteek beren eguna antolatzen baitute ekitaldi anitzekin, horien artean, herri-bazkari handi bat. Halaber, jantzi zuri-gorria berreskuratu dute, eta suziri bat ere jaurtitzen dute Koroatze plazatik jardunaldia hasteko. Urte bakoitzean antolatzaileak dira 28 urte betetzen duen kintako gazteak, hori dela eta, 2020 urte honetan, 1992. urtean jaiotakoei antolaketa dagokie.


Jaietako egitaraua

Festetako kartela