Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

‘Elkarrekin baina ez nahasirik’

Estella-Lizarrako Udaleko Gazteria Arloak programa bat jarri du abian gazteen arteko urruntze sozialerako neurrien inguruan kontzientziatzeko. Kanpaina hori herritar guztiei zabaldu zaie.

‘ELKARREKIN BAINA EZ NAHASIRIK’ programak modu hurbil eta positiboan ulertarazi nahi du aparteko neurri horien zergatia, bete behar direnak Alarma-Egoerak iraun bitartean. Neurri horiek COVID-19 kutsatzeko arriskuari aurrea hartzeko denboran luzatuko dira.

Programa horretan hedapen-kanpaina eta kartelak eginen dira, “ELKARREKIN BAINA EZ NAHASIRIK” esloganekin. Horrez gain, boluntariotza-jarduerak eginen dira ekain-uztailean, eta aisialdiko jardueren programazioa uztailean.

Horietan guztietan, parte hartzen duten gazteekin sentsibilizatzeko dinamikak eta jarduerak eginen dira.