Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Merkatuak

Beste jarduera bat, merkataritza-sektorearen garrantzia islatzen duena, asteroko merkatua da. Urteko ostegun guztietan, etenik gabe Erdi Arotik, merkatu bat egiten da aire zabalean, goizeko lehenbiziko ordutik eguerdira arte. Merkatua, salbuespen bezala, ostiralera aldatzen da abuztuaren festa-astearen ondoren, festak beti ostegunean amaitzen baitira. Elikagaiena Foruen plazan egiten da, ehun-gaiena, berriz, Santiago plazan. Merkatu honek herritarrak, inguruko herriak eta Lizarrako bizitzaren parte den tradizio hau ezagutzera hurbiltzen diren guztiak hornitzen ditu.

logo_plazara

Halaber, 2018ko erdialdetik hilabete bakoitzeko bigarren larunbatean, Foruen plazan, tokiko nekazaritzako elikagaien merkatu bat egiten da, Plazara!, sasoiko produktuen kontsumoaren aldeko apustua egiten duen merkatua, baita ekologikoen alde neurri handi batean. Azkenik, artisautza indarra hartzen ari da eta hirian egiten diren ferietan ikusarazten da. Aste Santuko igandean, uztaileko Erdi Aroko Astean edo San Andres ferietan, eskulangileak biltzen dira tokiko produktuak eskaintzeko, eskuz landutakoak.

Plazara 2020 azokarako deialdia