Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Sektoreak

JARDUERA EKONOMIKOA


Estella-Lizarran, tradizioz, zerbitzu-sektorea izan da jarduera ekonomikoaren buru, industria-sektorearen eta sektore primarioaren ere oso gainetik. Nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi gutxi batzuk daude.

Hiriak 2019ko urtarrilaren 1ean orotara 1.059 enpresa zituen (unitate ekonomikoak), Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) datuen arabera, kopuru hori haziz joan da azken urteotan (2012an 990 ziren eta 1.002, 2014an). Jakina, enpresa gehienak oso txikiak dira.

Horietako gehienek, 427, Merkataritzarekin, Garraioarekin edo Ostalaritzarekin zerikusia daukate, 193, berriz, jarduera profesionalak eta teknikoak (juridikoak, publizitatea, zientifikoak, albaitaritza…) atalaren barnean daude. Beste 129 eraikuntza enpresa dago, 100 Beste Zerbitzu Pertsonal batzuk epigrafearen barnean, 87 Hezkuntzan, Osasunean eta Gizarte Zerbitzuetan, 56 Industrian, 40 higiezin-jardueran, 15 Informazioa eta Komunikazioak, eta 12 Finantza eta Aseguru Jarduerak.

Nafarroako Jarduera Ekonomikoen Erregistroko 2018ko datuen arabera, Estella-Lizarran, adibidez, taberna-kafetegiko 72 lizentzia zeuden 2018an, 21 jatetxe, baita 31 ileapaindegi ere, 11 apaindegi, 18 farmazia, 7 bidaia-agentzia jendaurreko zerbitzuarekin edo hamar bat finantza-entitate (bankuak eta kutxak).

Halaber, 18 hoteletatik kanpoko ostatu turistiko zeuden erregistraturik, 8 ostatu eta pentsioak, 2 hotel, apartahotel 1 eta kanpin 1. Kopurua era jasangarrian haziz joan da.

Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkartea, 150 kide baino gehiagorekin, hiriko ekonomiaren motor garrantzitsu bat da, eskualde osoari zerbitzu ematen diona.

 

AFILIAZIO ETA LANGABEZIA DATUAK


Segurantza Sozialaren datuen arabera, 2019ko abenduan, Estella-Lizarran 4.323 pertsona zegoen afiliaturik, gehienak Araubide Orokorrean (3.127). Beste 1.064 autonomo moduan inskribaturik zeuden, 77 etxeko langile eta 55 Nekazaritza Araubidean.

Bestalde, 2020ko urtarrilean 916 lagun zegoen langabezian (524 emakume eta 392 gizon), langabezia-tasa %13,85ekoa da. Gehienak, 616 Zerbitzuak sektorean, Industriaren aurretik (136), 65 lehenago lan egin gabekoak, 59 Nekazaritzan eta 40 Eraikuntzan.