Begoña Ganuza Bernaola
Ongi etorri Estella-Lizarrako Udaleko Web orrira. Orri honetan zuen intereseko helbideak, aipamenak eta gaiak bilatzera gonbidatzen zaituztet, harremanetan edukiko gaituztenak
Gure hiria aurkezteko lehenbizi gogoraraziko dizuet fundazioaren aroa, XI. mendea, eta hurrengo mendean Lizarratarrek izan zuten eraikitzeko sukar gorria. Elizaren eta babes militarreko lan handiak dira, gure alde zaharra osatzen dituztenak. Kaleetako arte erromanikoak hunkituko zaituzte. Kulturako Lizarrak atsegina hartzen du erdi aroko urte horietan, musikari, literaturari eta gremio-lanbideei eskainitako asteen bidez; horiek ikastaroak eta jarduerak dira zeinetan udako hilabeteetan barna izena eman dezakezuen.
Jar zaitez harremanetan Lizarrako Donejakue Bideko Lagunen Elkartearekin; Europa mailan horren lana ezagutua baita Donejakuerako erromesaldiaren berezko giza-balioak bultzatzeagatik.
Hiria ezagutzeko ibilbidean, ez utzi Gustavo de Maeztu Museo ederra ikusi gabe. Arabako pintoreak, Lizarraz txundituta, hiriari utzi zion bere obra osoa.
Bere edertasun naturala dela eta los Llanos parke zabalak harrituko zaituzte, Ega ibaiko bazterretan egina Lizarra hiria zeharkatzean.
Etorri gure Lizarrako Festa herritarrak gozatzera zazpi egun bizietan, abuztuaren lehenbiziko egunetan.
Merkataritza eta industria abangoardistak izanda, Lizarrak arlo hauetan enpresa-aukera baliotsuak eskaintzen ditu, autobidearen bidezko komunikazio zuzenari, bere zerbitzuei eta Industrialde dinamikoari esker.
Gure hiriko zirriborro labur honen ondoren, berriz ere zuen eskura jartzen dugun informazioa erabiltzera gonbidatzen zaituztet, azkenean zuen bisitaren ohorea izanen dugulakoan.
Adeitasunez,
Alkatea.
Begoña Ganuza Bernaola