Armarriko koroa
Saltar navegaciĆ³n

ESTELLA-LIZARRAko  Udala

2019ko urriaren 21a

Senidetzea

Errobi gaineko zubiaEstella-Lizarra anaitua dago Donibane Garaziko Udalerriarekin, Pirinio Atlantikoko departamentuan, Akitania (Frantzia) eskualdean, kokatuta dagoena, bi herriek sinatu zuten jumelagearen bidez 1964ko maiatzaren 24an, harreman soziokulturalak ezartzeko asmoz.

Donibane Garazi kokatuta dago 120 km-tara Lizarratik, Espainako mugatik oso hurbil, Errobi ibaiaren bazterrean eta Ibañeta mendatearen magalean, horregatik Saint Jean Pied Port bere erdarazko izena. 1.700 biztanle inguru dira.

Erdi Aroko hiri hau arras loturik dago Done Jakue bidearekin XII. mendean sortu zenetik. Erromesak etengabe igarotzeak merkatarien eta ostalarien hiria bilakatu zuen, gaur arte dirauen eginkizuna. Gaur egun, Frantziako Bidearen abiapuntuetako bat da, etaparen hasiera Donibane Garazi-Orreaga baita.

Historian barna, hiriak oso funtzio estrategiko garrantzitsua egin zuen. Nafarroako azken Erregeek “beren Erresumaren giltza”tzat hartzen zuten. Geroago, hiria Frantsesen eta Gaztelauen artean borrokatzeko arrazoia izan zen. Guzti horrek hiri honetan babes-arkitektura nahiko garrantzitsua izan zedin lagundu zuen.

Hirian nabarmentzen dira: Erdi Aroko hirigunea, hareharri arrosazko berezko etxeekin, horietako asko XVI. eta XVII. mendeetakoak eta lehenagokoak; Gotorlekua Nafarroako Atariarekin batera, estilo Luis XIV.arena; halaber, harresi zaharren aztarnak; Donejakuearen Ataria, UNESCOk gizon-emakume guztien ondaretzat sailkatuta, Andre Mariaren Eliza, estilo erromanikoarena eta “Apezpikuen Kartzela”, ganga-formako areto batekin XVI. mendekoa baino lehenagokoa eta kartzela izan zena XIX. mendea arte.


Ikusi mapa handiagoa