Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko apirilak 22

Zerbitzuek berriro ekinen diote lorategiak mantentzeari eta zaintzeari, gaur eguneko egoeraren zailtasunak egon arren

Karriketako desinfekzio berri bat biharko aurreikusi da, osteguna, 18.00etan

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaleko Zerbitzu-Brigadak, gaur egungo egoerak berekin daraman zailtasunak egon arren, egun hauetan berriro lorategiak mantentzeko eta zaintzeko jarduerari ekin dio, behar bezalako lege-kontsultak egin ondoren, arriskuak prebenitzekoak, etab. langile bakar bat ere arriskuan ez jartzeko.

Beren ahaleginak koronabirusaren prebentzioarekin zerikusia duten zereginetan ere jarri behar dituztenez, eta plantilla osoa ez dagoenez, langile batzuek arrisku-egoeran dauden senideak dituztelako, ohikoa baino erritmo motelagoan ari da lanean. Hala eta guztiz ere, herritarrei jakinarazten zaie planifikazio bat egin dela eremuka eta eskaera guztiei pixkanaka-pixkanaka erantzuten zaiela.

Sastrakaren egoera ere, Alarma-Egoeragatik aste batzuk mantenua egin gabe igaro ondoren eta klimatologia txarra dela eta, aipatu lanak moteltzen ari da.

Bestaldetik, eta ahal den neurrian, Zerbitzu Arloari Bide Berdea App-tik heltzen zaizkion eskaerak kontuan hartzen ari dira eta jakinarazten da desinfekzio berri bat aurreikusten dela biharko, osteguna, 18.00etatik aitzina.

NOTICIAS RELACIONADAS