Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko maiatzak 13

Zaldu Parkeko calistenia eremua hobetu da zoru motelgailua eta zelai artifiziala instalatu ondoren

Lanak aste honetan amaituko dira, nahiz eta 1. Fasean instalazioa ezin erabili

Foto noticia

Zaldu Parkeko Calistenia egiteko eremua egun hauetan hobetzen ari da zoru motelgailuren instalazioarekin eta horren gainean zelai artifiziala jartzearekin, Estella-Lizarrako Udalak gordetzen duena iazko udan Merkatondoako futbol zelaiko belarra aldatu ondoren.

Zehazki, 2.657 euro (BEZ barne) inbertitu dira zoru motelgailu hori paratzeko 100 metro karratu baino zertxobait gehiago duen azalera batean, eta lauzen gainean belarra jartzen ari da. Altzairuzko pletina bat ere kokatzen ari da perimetroari azken ukitua emateko. Lan mota hauetan espezializatua den Hags-Swelek enpresa arduratu da.

Inbertsio honekin calistenia eremua amaituta geratu da, adierazi du Gazteria Zinegotziak, Jorge Crespo, eta diseinuan Estella-Lizarrako Calistenica Gazte Elkarteak parte hartu duela erantsi du. Hori bai, urtarrilaren 25ean inauguratu zen Zaldu Parkaren barnean aurreikusten da parkour egiteko eremua handitzea.

Lanak aste honetan bukatu arren, deskonfinamenduaren 1. Fasearen barnean ezin dira aire zabaleko kirol instalazio hauek oraindik erabili. Bitxia bada ere, egoera 0. Fasean baino murriztaileagoa da; beraz, Zaldu Park eta Skate park ezin dira erabili une honetan. 2. Fasea hastean egoera berriro baloratuko da.

Calisteniak gorputz-pisua aprobetxatuz egiten diren ariketa fisikoak biltzen ditu, hainbat elementuren laguntzarekin: barrak, horma-barrak, barra-paraleloak…

NOTICIAS RELACIONADAS