Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko azaroak 13

Zaldu Park-a maila aurreratuagoetarako Parkour gune berri batekin zabaldu da

Zortzi modulu berri jarri dira, 25era iritsi arte

Foto noticia

Gaur goizean inauguratu da Zaldu Parkeko hirugarren eta azken fasea, Parkourreko maila aurreratuetarako zortzi modulu berrirekin. Gazteria Arloak Kirol Arloarekin lankidetzan sustatu du handitze hori eta aurrekontua 14.900 euroko inbertsioa gehi BEZa izan da. Lan horiek Castellóko Toxic Parkour-Urban Street Design enpresari esleitu zitzaizkion abuztuaren amaieran.

Zehazki, tratatutako zurez estalitako altzairuzko zortzi modulu dira, zura horrekin heltzea laguntzen dutenak eta 200 metro koadroko azalera hartzen dute. Gainera, Kalistenia praktikatzeko ere erabil daitezke.

Haraino, Las Trece Rosas Plaza izenekoan, Gazteria Batzordeburua, Jorge Crespo, hurbildu da; Lizarran modalitate horretako kirolari asko daudela nabarmendu duena, eta Garapen eta Ingurumen Batzordeburua, Txemi Pérez de Eulate.

URTEBETE SORTZEKO

Zaldu Park 2019ko azaroan hasi zen sortzen, eta urtarrilean inauguratu zen lehen fasea, Parkour-en hasierako maila eta erdi mailarako, 17 modulurekin. Maiatzean egin zen bigarren fasea, Kalistenia praktikatzeko fasea, azken urteotan goraldian dauden bi modalitate.

Guztira, 25 Parkour modulu jarri dira, eta, modalitate horretan erabiltzen diren beste elementu batzuekin batera (bankuak, arrapalak edo jardinerak), 1.016 metro koadroko eremua osatzen dute Parkourentzat bakarrik, Caslistenia eremua kontuan hartu gabe. “Parkour instalaziorik handiena da estatu osoan”, esan du Crespok.

Orotara 36.000 euro inguru inbertitu dira ekipamendurako eta 60.000 euro inguru eremu osoa egokitzeko, argiztapena, belar-sastrakak kentzea eta bestelako lanak barne. Gaur egungo egoera dela eta, ezin izan da instalazioa inauguratzeko ekitaldi masiborik egin.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS