Estella-Lizarrako Udalak uretako instalazioetako sorospen-ikastaro batean izena emateko epea ireki du (2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria). Ikastaroak 290 prestakuntza ordu eta lanekoak ez diren 80 praktikaldi ordu ditu.
Ikastaroa martxoaren 21ean hasi eta ekainaren 8an bukatuko da, 15:00etatik 20:45era, Lantegi Eskolan eta udal kiroldegiko igerilekuan.
Prestakuntza moduluetan sartzen dira igeriketa (120 ordu), ur instalazioetan istripuak prebenitzea (40 ordu), ur instalazioetan istripua izan dutenak erreskatatzea (90 ordu) eta lehen sorospenak (40 ordu).
Ikastaroa egin ahal izateko, lehenik eta behin, igeri egiten jakin behar da, eta, ondoren, aldez aurreko prestakuntzako baldintzaren bat bete behar da. Baldintza horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) ikastaroen web orrian kontsulta daitezke, han ere izena eman behar da Gobierno de Navarra / Nafarroako Gobernua.
Ikastaroa Lantegi Eskolak antolatu du, Enplegu, Migrazio eta Kultur Aniztasunaren Arlotik.
Informazio gehiago, 948554706 eta 670554706 telefonoetan.