Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko abenduak 9

Yarleku Teatroak ‘Numenak’ aurkeztuko du larunbatean Lizarran, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta

Lanak, familia osoarentzat eta euskaraz, euskal mitologiako pertsonaiak aurkezten ditu Sarrerak ohiko kanalen bidez eros daitezke prezio sinbolikoan: 1 euro

Estella-Lizarrako Los Llanos Kulturagunean, abenduaren 12an, familia-antzerki ikuskizun bat izanen da Yarleku konpainiarekin. Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta (17:30) Egaren hirian ‘Numenak’ lana aurkeztuko du.

Ospakizun horrekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak (Euskarabidea) familientzako antzerki ziklo bat antolatu du hainbat toki entitateekin lankidetzan, Foru Komunitatea egun hauetan zeharkatzen ari dena eta Lizarrara larunbatean helduko dena. Sarreren prezioa sinbolikoa da, 1 euro, Covid-19k segurtatzen dituen edukierak eta distantziak kontrolatu ahal izateko, eta ohiko kanalen bidez eros daiteke, totema eta Internet barne. Lana familia osoarentzat da, euskaraz, eta bertan euskal mitologiako hainbat pertsonaia agertzen dira.

Ordu beteko ikuskizuna honetarako Nafarroako konpainia lau aktorez osatua dago: Eva Azpilikueta, Laura Villanueva, Javier Napal eta Txetxu Kollado. Zuzendaria Mercedes Castaño da, David Lainez eta Aihora García eszenografiaz, soinuaz, argiztapenaz eta jantziaz arduratzen dira.

LABURPENA

Inguru menditsu batetan, Lanbro eta Leka, bi galtzagorri bihurri, ez dakite nor duten ama. Letxua, kasu honetan txori batez irudikatuta, zalantza hori ebazten lagunduko dituela baieztatzen die, aldiz okertu eta galdu baino ez ditu egiten.

Bidean, gure protagonistak, pasarte dibertigarrietan, pertsonai mitologiko desberdinekin eginen dute topo; Basajaun, Lamia, sorgina, Gentilak etab… Pertsonaiak, lau aktore eta txotxongiloak antzeztuak dira, publikoarekin bat eginez historiaren partaide bihurtzen dutelarik. Eszenografiaren hiru altuerak, ondo landutako atrezzoa eta efektuek, gure pertsonaia alaiak elkar bizi diren bazter sorginduetara garraiatzen ditu ikus-entzuleak

Sarrerak: https://estella-lizarra.sacatuentrada.es/es/productos/descripcion/yarleku-antzerkia

NOTICIAS RELACIONADAS