Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko uztailak 13

Estella-Lizarrako Udalaren bisita instituzionala Pays de Nayra, Erasmus+ programaren babespean bi herrietako gazteen arteko trukea egin aurretik

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaleko Kirol eta Jarduera Fisikoko zinegotzi Mikel Colomok eta Oihana Beraza Gazteria Alorreko animatzaile soziokulturalak bisita instituzionala egin zuten joan den astelehenean Pays de Nay eskualdean, Erasmus+ programaren babespean bi herrietako gazteen artean trukea egiteko. Europako Batzordeak onartu du eta diruz lagunduko du.

Erasmus+ proiektu honen izenburua da ‘Gazteak berriz konektatzea komunitatearekin, naturarekin eta euren buruekin pandemiaren ondoren’, eta, zehazki, ‘Pertsonen mugikortasuna ikasketak direla eta’ proiektuaren barruan sartzen da.

Lizarrako hamabi gaztek hartuko dute parte truke horretan eta Pays de Nay eskualdeko beste hamabi gaztek, Pauetik (Frantzia) oso gertu. Denak elkarrekin biziko dira hamar egunez naturaren inguruko jarduerak eginez (bost egun Lizarran eta beste bost han). Izan ere, truke horren helburua da, hain zuzen ere, zuhaitzak, basoak eta natura pertsonen ongizatean balioestea, eta nola bizi diren jakitea.

Gainera, milurtekoko helburuak landuko dira eta aisialdiko jarduerak eginen dira, komunikazioa edo talde lana bezalako alderdiak jorratuz.

Irudian, Colomo eta Beraza, Françoise Publius-ekin, Coarrazeko Udaleko zinegotzia eta Mankomunitateko Gazteria, Gizarteratze eta Lankidetza Zerbitzuko kidea; Christian Petchot-Baqué, Nay Mankomunitateko lehendakaria; eta Michel Minvielle, Gazteria, Gizarteratze eta Lankidetza Zerbitzuko lehendakariordea.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS