Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko uztailaren 02an

Uztailaren 2ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiak

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak eguerdi honetan aurrez aurreko udalbatza bat egin du berriro, hori ez zen martxotik gertatzen koronabirusari aurre egiteko neurri gisa. Hori bai, udaletxeko osoko bilkuren aretoaren ordez, Musika Eskolako areto nagusia erabiliko da, toki arrazoiak direla eta.

Isilik egon zen minutu batez Covi-19ko biktimengandik.

Hauek dira hartutako erabakiak:

GAI-ZERRENDA

AKTAK IRAKURRI ETA ONESTSI

1.- 2020ko ekainaren 4ko ohiko osoko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, bidezkoa bada.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

GOBERNU-ORGANOEN KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA

2.- Alkatearen Ebazpenak eta Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakiak, ohiko azken bilkuratik hartutakoak.

AHO BATEZ ERABAKI DA

3.- Udalbatzako kideei jakinaraztea, EH-Bilduko Udal Taldearen ordezkari gisa, Landa Garapenerako eta Ingurumen Informazio Batzorde Iraunkorrean arituko diren kideak –titularrak eta ordezkoak- 2020ko apirilaren 20ko Osoko Bilkuran izendatutakoak ordezten dituztenak, eta Informazio Batzorde batzuen osaeran egindako aldaketen berri ematea, EH-Bilduko Udal Taldean gertatutako aldaketen ondorioz.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

IZAERA ERABAKIGARRIA DUTEN XEDAPENAK ETA TXOSTENAK

4.- Onestea, bidezkoa bada, Estella-Lizarrako Udalaren Erregalamendu Organikoa.

ONETSITA (BAI EH Bildu, Geroa Bai, PSN, Jorge Crespo y Magdalena Herández, EZ Navarra Suma).

5.- Zuzenean besterentzea, bidezkoa bada, Lizarrako San Frantzisko Xabierkoaren kaleko zorupean dauden bi aparkaleku-plaza.

AHO BATEZ ERABAKI DA

6.- Esleitzea, bidezkoa bada, Estella-Lizarrako Los Llanos parkean dagoen “La Hormiga Chiringuito” errentan hartzeko kontratua, taberna gisa ustiatzeko.

AHO BATEZ ERABAKI DA

7.- Esleitzea, bidezkoa bada, Udal Hilerriko C Eremuko 2738, 2739 eta 2740 kolunbarioak.

AHO BATEZ ERABAKI DA

8.- Onestea, bidezkoa bada, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2018ko abenduaren 5eko 405/2018 epaia betearazteko proposamena, KIROLZER SLk aurkeztutako 232/2017 Auzi Errekurtsoaren autoetan emandakoa. Nafarroako Kontratuen Administrazio Auzitegiaren martxoaren 10eko 11/2.017 Erabakiaren aurka.

AHO BATEZ ERABAKI DA

MOZIO EZ ERABAKIGARRIAK 

10.- Izaera ez erabakigarria duten premiazko mozioak, halakorik bada.

MOCIÓN SOBRE EL RÍO EGA, LOS USOS ABUSIVOS DEL ACUIFERO Y EL CAMBIO CLIMÁTICO, Y LA URGENCIA EN LA TOMA DE MEDIDAS (Presentada por Navarra Suma).

ONETSITA (Bai Navarra Suma; abstentzioa EH Bildu, Geroa Bai, Jorge Crespo eta Magdalena Hernández; Ez PSN).