Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 24

Uztailaren 1ean sartuko dira indarrean igerileku estaliko eta kiroldegiko spa-eremuko aldaketak, defizita murrizteko

Mikel Colomok hartuko du Kirol eta Jarduera Fisikoaren Alorreko lehendakaritza

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak eta Lizarrerria kiroldegiko enpresa kudeatzaileak, Kirolzer enpresak, erabaki dute -erabiltzaileek batzarrean adierazi zituzten iritziei jaramonik eginez- gastuari eusteko neurriak hartzea, udako igerilekuen denboraldiaren hasiera aprobetxatuz instalazioaren defizita murrizteko. Neurri horiekin 34.000 eta 36.000 arteko euro gutxiago gastatuko dira datozen hilabeteetan.

Izan ere, kostu energetiko handiekin eta sortzen den defizitarekin, gastuak murrizteko erabakiak hartu beharra zegoen. Hala, igerileku estaliaren tenperatura 26,5 °C-tik 24ra jaitsiko da. Uztail osoan eginen da, eta irailaren 1etik ikastaroak hasi arte. Era berean, igerilekua abuztuan itxita egonen da, baina gogoan izan behar da abuztuaren 1etik 15era arte instalazioa urtero ixten zela herriko jaiak zirela eta.

Bestalde, SPA eremua uztailaren 1etik abisu berria eman arte ixtea erabaki da.

Erabaki horiek asteazken honetan hartu ziren Kirol eta Jarduera Fisikoaren Batzordean, eta bertan onartu zen EH Bilduko zinegotzi Mikel Colomok bere gain hartzea arlo horretako lehendakaritza.

NOTICIAS RELACIONADAS