
Diego Garrues Garcia, trial bizikleta juniorren munduko txapelduna Abu Dhabin, ‘Kirolaren Izarra’ 2022 eskuratu du
Kirolaren festa gaur arratsaldean egin da Los Llanos Kulturagunean, Merindadeko kirolari nabarmenak omentzeko
Estella-Lizarrako Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako 300 ikasle inguruk parte hartuko dute datorren ikasturtean Udalak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Arlotik finantzatzen duen Eskola Igeriketa programan, Hezkuntza Arloaren laguntzarekin.
Ikasle horiek guztiek igeri egiteko ordu bat izanen dute astean Lizarrerria kiroldegian urritik maiatzera, kirol hori ikasi edo hobetzeko.
Normalean, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek hartzen dute parte programan, baina joan den ikasturtea ezin izan zenez gauzatu, Covid-19ko murrizketen ondorioz, hiriko ikastetxeei eskaini zitzaien 3. eta 4. mailetako ikasleek parte har zezaketen adin horietan. Azkenik, 13 taldek hartu dute parte: 3 Santa Ana ikastetxekoak eta 10 Remontival ikastetxe publikokoak.
Estella-Lizarrako Udalak ahalegin ekonomiko handia egiten du programa hori ikasturtez ikasturte eskaintzeko. Eta aurten, parte-hartzaile gehiago daudenez, azken kostua 20.000 euro ingurukoa izan daitekeela kalkulatzen da.
Kirolaren festa gaur arratsaldean egin da Los Llanos Kulturagunean, Merindadeko kirolari nabarmenak omentzeko
Martxoaren 6an irekiko du Arieta Haur Eskolak 2023-2024 ikasturterako aurreinskripzioak egiteko epea. Epe hori martxoaren 17ra arte luzatuko da. Aurrematrikula goizez egine...
Julen Andueza, Diego Garrués, Cristina Martín eta Tirso Santamaría, Javier Barcos, Ainara Elbusto, Benito Ros, Javier Luquin, David Villanueva, Patricia Mazo eta Amaia Torralba