Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 3

Estella-Lizarran berdintasunerako politika publikoen 25. urteurrena ospatzeko jardunaldiak

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak ‘25 urte berdintasunerako politika publikoak’ jardunaldiak aurkeztu ditu gaur goizean. Ekainaren 9an eta 10ean izanen dira, kultur etxean. Aurkezpenean izan dira udal talde guztietako ordezkariak, berdintasunerako teknikaria eta sustatzailea, Tere Sáez eta Alicia Izquierdo, eta hiriko asoziazionismo feministaren ordezkariak, gaur eguneko Berdintasun Arloaren hazia izan zirenak.

Ostegunean jardunaldia arratsaldez izanen da eta herritar guztiek har dezakete parte, baina ostiralerako izena eman behar da telefonoz (948 548237) edo posta elektronikoz (igualdad.berdintasuna@estella-lizarra.com). Egun horretan, Koldo Leoz alkatea eta Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea. Javier Remírez izanen dira jardunaldia irekitzeko ordezkariak.

Egun horietan, gaur egun den Berdintasun Arloaren sorrera aztertuko da, 25 urte horien balantzea eginen da, eta beste entitate batzuetan nola lan egiten den ere aztertuko da. Arratsaldean, “atea jotzen ari diren” mugimendu batzuk jarriko dira mahai gainean, esan du Sáezek.

Era berean, azaroaren 11n, larunbatean, 13:00etan, bisita antzeztua errepikatuko da ‘La Chulina’-ren ikuspegitik (izena eman behar da, doakoa da), eta ekainaren 15ean eta 17an Nazioarteko Zinema eta Emakumeak Erakustaldia etorriko da hirira, bi filmekin, 19:30ean: ‘Una historia de amor y deseo’ ekainaren 15ean eta ‘La amiga de mi amiga’ 17an (prezioa 3 euro).

NOTICIAS RELACIONADAS