Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko irailak 7

Tomate-dastatze herrikoi batek animatuko du larunbat honetan Plazara!

Larunbat honetan, irailaren 10ean, Lizarrako Foruen plazara tokiko produktuen merkatua itzuliko da, Plazara! Berrikuntza nagusi gisa, 12:30ean tomate dastatze herrikoia antolatu da. Nahi duen orok parte har dezake, bere tomateak 11:00ak baino lehen emanez (3 ale barietate eta parte-hartzaile bakoitzeko).

Produktuei dagokienez, denboraldiko era askotako produktuak erosi ahal izanen dira, hala nola kalabazinak, pepinoak, letxugak, tomateak, kalabazak, zerbak, piperrak, erremolatxak, porruak, tipulak, patatak, edo almendrak eta hurrak, edo hainbat fruta, hala nola errege-sagarra eta golden, mahatsa edo udare zurixka eta conference.

Ohiko beste produktu batzuk ere ez dira faltako: olioa, eztia, gaztak (ardia, ahuntza eta behia), ogia, garagardoa, ardoa, zukuak, etab.

Era berean, merkatua dagoen bitartean, Argi Arieta energia-komunitateak informazio-postu bat jarriko du egiten ari diren lana ezagutarazteko.

NOTICIAS RELACIONADAS