Estella-Lizarra eta Villatuerta lotzen dituen bizikleta-bidezidorra dagoeneko martxan dago, 7,3 kilometro luze
Horrekin batera, pasealeku natural bat prestatu da La Merced eta Candelitera pasabideak lotzen dituen hiriko tartean
Estella-Lizarrako Udalak duela aste gutxi Sorkunde Garbiaren pasealekuko ezkerreko erreiaren zati handi bat gaitu zuen oinezkoentzat, Udaletxean bertan hasita eta Osasun Etxeko ingurura helduz.
Erreia lerro berde batez mugatu zen eta oinezkoa babesteko beste elementu batzuk ere jarri ziren, hala nola, egurrezko lorontzi batzuk, zeinetan hiriaren inguruan dauden zuhaixka espezie ugari jarri baitira.
Era berean, lore-ontzi bakoitzak plaka txiki bat du, eta bertan dagoen testuan zehazten dira, gaztelaniaz eta euskaraz (baita latinez ere), zuhaixka horren izena eta horren ezaugarrien azalpen labur bat. Gurbitza, ezpela, zuhandorra, basaerramua, gorostia, ipar ipurua, izpiliku fina, elorri beltza edo abaritza dira aukeratutako espezietako batzuk, baita txorbeltza edo karraskiloa, zumakea, arkakaratsa, erratza, hagina, erromeroa, andura eta legeltxorra ere.
Beraz, proiektu horren bidez, leku gehiago hartzen da oinezkoentzat, batez ere distantzia soziala gorde behar den une honetan, eta, gainera, ibilbide dibulgatzaile originala aurkezten da inguruko zuhaixka-espezieak ere ezagutarazteko.
Proposamena Landa Garapen eta Ingurumen batzordean sortu zen; eta bai espezieak aukeratzeko, bai bakoitzari dagokion testuak egiteko Udalaren Lorategietako Brigadaren langileek laguntza eman dute.
Horrekin batera, pasealeku natural bat prestatu da La Merced eta Candelitera pasabideak lotzen dituen hiriko tartean
Datorren larunbatean, maiatzaren 13an, Plazara! tokiko produktuen merkatua itzuliko da Foruen plazara. Merkatu hori osatzeko, Udalak antolatutako ‘Lizarra mugarik gabe’ ja...
María José Parejo ‘RNE3’-ko kazetariak eta Patxi Bisquert aktoreak ekitaldiaren amabitxia eta aitabitxia eginen dute. Ekitaldiak arratsaldez jarraituko du, herritar guztiei irekitako hitzaldi batekin