Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko uztailaren 28an

Udalak agindutako azterlan baten arabera, Agua Salada iturburuko ura hartzeko kota 37 zentimetro jaistea proposatzen da, agorraldian bainua hartu ahal izateko

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Landa Garapena eta Ingurumena Arloaren bitartez, Igeach Ingeniería Geológica enpresa espezializatuari eskatu zion Agua Salada iturburuaren ingurunearen azterketa hidrogeologikoa egiteko. Helburua da gaur egun igerilekurako ura hartzeko erabiltzen den egoera hidraulikoa ebaluatzea eta larrialdietarako irtenbide bat planteatzea agorraldian dagoen emaria ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

Azterlanak azaltzen du berehalako eta epe laburreko jarduera-proposamen bat, putzua urez hornitzeko eta bainua hartzeko; izan ere, jakina denez, ur-maila oso baxuak kezkagarriak dira azken urteetan, batez ere 2011tik aurrera, eta batzuetan emaria lehortzen da.

Bilketa-kota 37 zentimetro beherantz mugitzea proposatzen da, eskotadura bat eginez edo hodi bat jarriz. Beste gainezkabide bat ere egin beharko da, hartunea baino pixka bat beherago.

Azterlanaren arabera, badira jarduteko beste aukera batzuk, “garestiagoak” izateaz gain “arriskutsuagoak” ere izanen liratekeenak.

Agua Salada iturburua dagoen diapiroko materialek disolbagarritasun handia dute, eta horrek, berezko bilakaerarekin batera, iturburuaren funtzionamendu hidraulikoa markatzen du. Azterketa egiteko, iturriaren ingurunearen azterketa hidrogeologikoa egin da, hainbat puntutan neurtuta, emaria neurtzeko, bai kanpoan bai barruan (Los Longinos haitzuloa).

Azterlanaren ondorioekin bat etorriz, Udalaren asmoa da hurrengo hilabeteetan putzuan jardun ahal izatea arazoa konpontzeko.

CONSULTA EL ESTUDIO ÍNTEGRO AQUÍ: INFORME AGUA SALADA

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS