Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 17

Jurramendiko Mankomunitateak gaikako bilketa hobetzeko antolatutako ‘Resto-Kopa’-aren azken egunak

San Migel auzoa da erronkaren buru, eta Villatuerta eta Aiegi herriek ere parte hartzen dute

Datorren uztailaren 2an amaituko da Jurramendiko Mankomunitateak antolatutako ‘Resto-Kopa’, gaikako bilketa eta herritarren parte-hartzea hobetzeko. Zenbait asteren ondoren, San Migel auzoa da erronkaren buru, San Juan eta Arieta auzoen aurretik, guztiak Lizarran. Ondoren, Villatuerta, Zaldu, San Pedro eta Aiegik taula ixten du.

Gogoan izan emaitza onenak lortzen dituen auzo edo herriak 2.500 euroko saria jasoko duela, udalerri, auzo eta abarrentzat onura soziala emanen duen proiektu batean inbertitzeko.

NOTICIAS RELACIONADAS