Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko ekainak 10

Udan Blai, udako euskarazko jardueren programa aurkeztu da

Familiendako izanen da, bai Lizarran bai inguruko herrietan eginen dira

Foto noticia

Blai, bustitzea, jolastea, dibertitzea, murgiltzea… eta Bai, baikortasuna, erabakia. Udan Blai, Udan Bai, eta beraz Udan ere Bai euskaraz Blai.

Udan Blaik hainbat premiari erantzuten die: Tokian tokiko eta unean uneko kultur programetan euskaraz diren ekitaldi horiek nabarmentzea, oharkabean pasa ez daitezen. Eskualdearen koordinazio ahalegina, euskarazko eskaintzari dagokionez agenda koherente bat izateko. Familien ondoan egotea euskara ikasteko prozesuan, horretarako kultur ekitaldien berri emanez aisialdia, hazkuntza, gozamena eta hizkuntzaren praktika gauzatzeko.

Bestalde, azpimarratu behar da Udan Blaik ez duela ekitaldirik antolatzen, era askotako erakundeek antolatutakoak bildu eta hari komun baten arabera antolatu ditu: kalitatea eta euskara. Kalitatezko euskarazko kultur ekitaldiak dira. Horrek esan nahi du, halaber, erakunde antolatzaile bakoitza dela bere kultura-proposamenen arduraduna. Udan Blai jarduera horiek bildu, koordinatu, sustatu eta informatzeko ahalegin kolektiboa da, baina informazio eguneratuena antolatzaileek emanen dute beti, eta saiatuko gara agenda digitalak informazio horrekin egunean mantentzen: era.eus (familia-jarduerak), elaide.eus (helduei begira) eta kotarro.eus.

Halaber, eta familiei pizgarri berri bat eskaintzeko, udako kultur ekitaldien ibilbidea egitea proposatzen diegu, bidaliko zaien ibilbidea hartu, inprimatu eta ekitaldien sarreran Udan Blai zigilua jartzeko eskatu. Uda amaieran, nahi dutenek, mapa hori bera eman eta zozketa mundial batean parte hartuko dute.

Azkenik, unean uneko osasun neurriei kasu eginen zaie #ZainduZaitezZainduGaitzazu

UDAN BLAI ekitaldiak

Aurkezpenean honako hauek izan dira: Jon Ander Torrado (Larraiza Dantzari Taldea); Unai Errazkin (Lizarrako Euskara zinegotzia); Kiko Escobar (Lizarrako Euskara teknikaria); Alfredo Dufur (Irantzu Mankomunitateko Euskara teknikaria); Mikel Etxebeste (Lezaungo Alkatea); Eider Egizabal (Deierriko zinegotzia); Rakel Herrero (Garean); eta Ziortza Etxabe (Irriherri Villatuerta & AEK).

NOTICIAS RELACIONADAS