Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko apirilak 2

Udaltzaingoak oroitarazten ditu jarraitu beharreko ildoak mugikortasunari dagokionean, alarma-egoerak iraun bitartean

Estella-Lizarrako Udaltzaingoak publikoki eskertu nahi du herritarrak, orokorrean, ematen ari diren laguntza Covid-19 birusaren aurreko osasun-alertak sortu duen konfinamendu egoerak irauten duen bitartean.

Aste hauetan guztietan herritar gehienak betetzen ari dira agintariek dekretaturiko neurriak, egoera honek berekin dakarren zailtasunak handiak izan arren. Baina, dena dela, antzematen ari da neurriak eraginkorrak direla guztion osasunerako.

Halere, Udaltzaingotik ikusten ari da gutxiengo batek ez dituela ezarritako jarraibideak jarraitzen, zakurrak ateratzean ibilbideak luzatuz, erosketak egitean, banketxe batera joatean, etab. Hori dela eta, herritar guztiei eskatzen zaie gizalegez eta elkartasunez jokatzeko.

EGUN HAUETAN NOLA ARITU BEHAR DA?

Txakurrak paseatzera ateratzean, etxebizitzako aisialdiko eremu hurbilenera jo behar da eta behar-beharrezko denbora txikiena erabili zakurrek beharrak egin ditzaten.

– Halaber, adierazten da ez dela beharrezkoa hiru irteera baino gehiago egun bakarrean egitea, aurreko puntuan erabakitakoarekin betez.

– Maskotaren arduradunak gorotzak bildu behar ditu derrigorrez eta ur-botila bat eraman bide publikoan gera daitezkeen hondakinak garbitzeko. Etxeetako hormetan pixa egitea ere debekatuta dagoela oroitarazten da, eta, are gutxiago, ateetan.

Erosketak egiteko irtetean (elikagaiak, farmazia-produktuak eta behar-beharrezko produktuak soilik), ibilbide zuzenena jarraitu behar da, itzulinguruak eman gabe.

Egunean behin bakarrik atera ahalko da hirigunetik kanpo dauden animaliak elikatzeko eta zaintzeko, eta, gainera, behar-beharrezko denbora txikiena erabiliz.

Arau hori bera aplikatuko da etxetik atera behar denean baratzeetako eta olgetako lursailetako produktuak biltzeko.

 

UDALTZAINGOAK HERRITARREN LAGUNTZA ESKERTZEN DU ETA OROITARAZTEN DU ARGIBIDE HORIEK GUZTIAK BETETZEA ZAINDUKO DUELA, BERE EGINKIZUNA BAITA HERRITARREN INTERES OROKORRERAKO ZERBITZUA EMATEA.

NOTICIAS RELACIONADAS