Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko apirilak 9

Udaltzaingoak mugikortasun mugak oroitarazten ditu indarrean dagoen alarma-egoerak iraun bitartean

Foto noticia

UDALTZAINGOAK MUGIKORTASUN MUGAK OROITARAZTEN DITU INDARREAN DAGOEN ALARMA-EGOERAK IRAUN BITARTEAN

Estella-Lizarrako Udaltzaingoak berriro hiriko herritar gehienen jarrera publikoki eskertzen du indarrean dagoen alarma-egoeraren aitzinean, eta emandako laguntza horri esker egoera pixkanaka hobetuz joan dela nabarmentzen du.

Eskualdean dagoen gaixo kopuru baxuak adierazten du gauzak ongi egiten ari direla, eta, hortaz, zorioneko gaudela. Hala eta guztiz ere, Udaltzaingoak berriz azpimarratzen du herritar guztiak betetzen ari ez diren hainbat jarraibide, askotan pikarokeria erabiliz.

Izan ere, eta azken egun hauetan bereziki, pertsonen mugimendu gehiago dagoela antzeman da, hori dela eta oroitarazten da oraindik ere egoera oso larria dela eta behin eta berriz azpimarratzen da etxean geratu behar dela arrisku-egoerak saihesteko.

JARRAIBIDEAK

Txakurrei dagokionean, etxebizitzako aisialdiko eremu hurbilenera jo behar da eta behar-beharrezko denbora txikiena erabili. Gehienez hiru aldiz irten daiteke egunean.

– Maskotaren arduradunak gorotzak bildu behar ditu derrigorrez eta ur-botila bat eraman bide publikoan gera daitezkeen hondakinak garbitzeko. Etxeetako hormetan pixa egitea ere debekatuta dagoela oroitarazten da, eta, are gutxiago, ateetan.

Erosketak egiteko irtetean (elikagaiak, farmazia-produktuak eta behar-beharrezko produktuak erosteko soilik), ibilbide zuzenena jarraitu behar da, itzulinguruak eman gabe.

– Merkataritza-gune batera joaten denean, beharrezko erosketa egiteko izan beha da, ez oinarrizkoak ez diren artikuluak erosteko.

– Egunean behin bakarrik atera ahalko da hirigunetik kanpo dauden animaliak elikatzeko eta zaintzeko, eta, gainera, behar-beharrezko denbora txikiena erabiliz.

Arau hori bera aplikatuko da etxetik atera behar denean baratzeetako eta olgetako lursailetako produktuak biltzeko.

Plastikozko elementuak erabiltzen ditugunean birusaren kontra babesteko (plastikozko eskuzorroak), jarduera egin ondoren edukiontzi batean utziko ditugu edo zakarrontzira bota. Hiriko hainbat tokitan antzematen ari da plastikozko elementu horietaz beteta daudela.

 

UDALTZAINGOAK HERRITARREN LAGUNTZA ESKERTZEN DU ETA OROITARAZTEN DU ARGIBIDE HORIEK GUZTIAK BETETZEA ZAINDUKO DUELA, BERE EGINKIZUNA HERRITARREN INTERES OROKORRERAKO ZERBITZUA EMATEA BAITA

NOTICIAS RELACIONADAS