Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko azaroak 9

Udalak Skate Park erabiltzeko ordutegiak ezarri ditu, adin-tarteen arabera

Gazteria Arloa eta ohiko erabiltzaileak ados jarri dira, gaur egun dauden mugak direla eta

Estella-Lizarrako Udalak Los Llanosko Skate Park erabiltzeko ordutegiak ezarri ditu, adin-tarteen arabera, gaur egun COVID-19 delakoagatik dauden mugak direla eta. Guztira, 12 lagun egon daiteke aldi berean. Gazteria Arloak akordio bat egin du ohiko erabiltzaileekin ordutegi horiek markatzeko.

11 urtetik beheitikoek 9:30etik 11:00etara eta 14:30etik 16:00etara erabil dezakete instalazioa; 11-16 urte bitartekoek, 11:00etatik 12:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Bestalde, 16 urtetik goitikoek 12:30etik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara erreserbatuta dituzte. 20:00etatik aurrera ez dago adin-mugarik, hori bai, 8 urtetik beheitikoentzat instalazio egokia ez dela jakin arren, Skate Park-en bertan dauden informazio-karteletan gogorarazten den bezala.

Udalak inguru horretan kartelak jarriko ditu ordutegi berriekin, erabiltzaileen artean zalantzarik egon ez dadin. Era berean, Udaltzaingoak horiek betetzen direla zainduko du.

NOTICIAS RELACIONADAS